Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Arzallus, Maddalen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ohera sartu, eta goxo-goxo jolasean hasi zarete. Maddalen, bost minutu pasatu, eta bizkarra eman dizu Amaiak.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus

Nere eskaereri
eginikan kasu
haseran hasi zara
laztan eta muxu
baina zer gertatu da
oraingoan aizu?
Amaia harrituta
erabat naukazu
bizkarra emanda ere
polita zara zu. (bis)

A. Agirre

Gogorik ez daukagu
ahoa ixteko
baizik plazer gorena
topera iristeko.
Haserretu naizenik
ez duzu usteko?
Ez nitzan gai Maddalen
aurrekoa eusteko
eta esan nahi nizun
atzetik hasteko. (bis)

M. Arzallus

Beraz hasi nahi duzu
gogor eta sutsu
nahiz lehen hasi naizen
goxo ta amultsu
egia esan pixkat
bortitza zara zu
horretan inexperta
nahikoa naiz aizu
eta zuk erakutsi
beharko didazu. (bis)


A. Agirre

Laguntza behar dezu
zure arabera
zertan sartu hain larri
laztana ohera?
Goza zazu nerekin
zu kapaza zera
mugitu bi behatzak
gora eta behera
ta lasai elkarrekin
iritsiko gera. (bis)

M. Arzallus

Gainera esaten du
goxo lasai-lasai
zu zaude ni behatzak
noizbait sartuko zai.
Uste dut ez naizela
horretarako gai.
Lokartu egingo naiz
eta zu ere bai
bihar goizean ez dut
agujetarik nahi. (bis)

A. Agirre

Hasi aurretik nunbait
zaude neka-neka
gogoan al daukazu
biharko aujeta?
Baina pasa zaiguna
ez da berriketa.
Lo egin nahi badezu
lasai eman buelta
bakarrik bukatzea
gustatzen zait-eta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra