Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Unai Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Muñoa, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Unai, autobus gidaria zara. Lehendabiziko geltokian igo da Arkaitz autobusera; azken geltokira iritsi zarete jada, eta Arkaitz ez da oraindik jaitsi autobusetik.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Unai Muñoa

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Muñoa

Trankil-trankil igo da
ez barre ez negar
bere bizar luzeaz
eta mehar-mehar
lan bila ote dabil
biajean zehar?
Bakarrik moldatzen naiz
ta ez zaitut behar. (bis)

A. Estiballes

Bilbora etorri gabe
horrenbeste urte...
Jo ze edifizio
ta zenbat bertute!
Alde bat ikusi dut
euro baten truke
bueltan beste aldea
ikusi nahi nuke. (bis)

U. Muñoa

Ez dut ondo ulertzen
pitzatuta dago
ikusi nahi duela
paisaia gehiago.
Hori ez da egia
hau da hain arraro...
A! ta badaezpada:
ezkonduta nago. (bis)

A. Estiballes

Lasai konponbiderik
ez baitaukagu guk
honaino iritsi naiz
eurotxo baten truk.
Buelta ere egingo
duzunez laister zuk
zuri ze ajola dizu
ordaintzen badizut? (bis)

U. Muñoa

Erreparatu diot
nere aldamenetik.
Zu Estiballes zera
bai orain badakit!
Egidazu firma bat
hementxe kolpetik
bainan ezetz gelditu
Muñoan aurretik! (bis)

A. Estiballes

Estiballes naiz baina
zuk hartu arnasa.
Turismo bulegora
joateko kapaza
eta esango diet
"Orritxo bat pasa.
Bilboko autobusetan
zerbitzu eskasa". (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra