Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-10-24 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolariak / Egileak
Izagirre, Iñigo
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Tenerifera joan zarete oporretara elkarrekin. Iñigo, behin eta berriz esan zenion arren, Xamoak ez zuen kremarik eman, eta kiskali egin zen lehen egunean. Aste osoa daramazue apartamendutik osasun etxera bueltaka.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Izagirre

A ze parrilla festa
egin degun aurten!
Jendea hasten bada
pelmada ematen
"Zer moduz Tenerifen?"
erantzuna baten:
bueno ba enfermerak
jatorrak zeuzkaten. (bis)

Xamoa

Ba gustora bazaude
ni ere gustora
erre naizela eta
ez zaitez aztora
azal erorketari
zuk eman denbora
ta moreno dotore
bat geratuko da! (bis)

I. Izagirre

"Moreno bihurtuko naiz"
esaten ari da
ta kolorea doa
gorritik argira.
Zure itxura al zendun
horrela desira?
Ondoko irlandesak
parrez ari dira. (bis)

Xamoa

"Ba ez zaitez hemen egon
zuk segi beti han"
berdintsu ari gera
bizitza guztian
ni propio erre naiz
modu egokian
zu hurbildu zaitezen
nere aitzakian. (bis)

I. Izagirre

Nik esperantza neukan
bai hondartzarako
moreno bihurtzeko
eta guapo-guapo.
Zazpigarren kura-tik
bueltan gatoz bapo!
Txartela hartzera noa
Islandiarako. (bis)

Xamoa

Keba! Tenerife da
leku bat goxoa
baina zuk memoria
ez duzu osoa:
biziberritzea zen
gure arazoa
ta azalberritzea da
lehenengo pausoa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra