Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Zelaia, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ezkontza eguna duzue, Iñaki eta Unai. Zuk, Iñaki, gaur goizean, egunero bezala, horoskopoari begirada bat bota diozu jaiki orduko, eta egun txarra izanen duzula irakurri duzu.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Iñaki Zelaia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zelaia

Gaur goizean erabat
aldatu aurpegiz
martxoan batekoa
nola naizen Piscis
jartzen duna irakurri
det arreta haundiz:
"Ezkondu behar badezu
pentsatu bi aldiz!". (bis)

U. Iturriaga

Ba nik neukan hamahiru
aldiz pentsatuta
noiz-eta geundenean
ia ezkonduta!
Holakorik ez leitu
ta ez orain puta
horrek bekadun batek
idazten ditu-ta! (bis)

I. Zelaia

Zuk esan gabe hori
ez nun antzemango
ez zenduen lehenago
holakoik esango.
Aurrera segi behar
pentsatuaz ondo
hurrengo astez hobia
ez zera izango! (bis)

U. Iturriaga

Benetan nahi al duzun
ez dakizu jakin
zer-ta egun honetan
zalantzari ekin...
Gustora nengoen ni
ba Piscis batekin
zu hartu zintudan zure
arrain begiekin. (bis)

I. Zelaia

Arrain begiekin ni
a ze neskatila!
Ta segidan hasi naiz
zurearen bila
lerro luze batean
a ze letra pila!
"Zaila izango da baino
animo mutila!". (bis)

U. Iturriaga

Hori agur bat al zen
kitto al da laztana?
Hemen bukatzen al da
eguneko lana?
Lau letrak pikutara
bidali du dana.
Zure amari azaldu
horoskopoana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra