Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aspaldiko urteetan modan dago egutegiak egitea, batzuk exotikoak, besteak pornoagoak. Bertsozale Elkarteak agindu txiki bat eman dizue: 2009ko egutegia egitea.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Bertsozale Elkartea

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre: Begiradak atzera
egiten dit ihes
hauek izan litezke
gozamenan juez
baina hortik ez zazu
hautatu mesedez!
Exotikotik gutxi
ta pornotik batez! (bis)

J. Uria: Maialen bikoteak
azelako sua!
Ta Onintza Iratxeri
emanez musua...
Baina agertu nahi dut
nik nire kasua:
abendurako gorde
nahi dut Sarasua. (bis)

A. Amaia: Nahiz eta Sarasua
dezun zuk nagusi
eman nahi dizkiozu
hamaika igurtzi.
Baina hori aspaldi zen
gazteen kutizi
Sarasua ez dezu
aspaldi ikusi! (bis)

J. Uria: Baina hainbeste neska
behar gara batu
Andoni ikusteko
sukaldean altu
eta berak dezala
ondo aukeratu
txapel beltzarekin zer
nahi duen tapatu. (bis)

A. Agirre: Egaña ikusi nahi du
paretan barrena
txapeldunak erretzen
lehen bazun kemena.
Ez dauka zer tapatu
horixe da pena!
Hori da sutarako
aitzaki onena. (bis)

J. Uria: Aukeratzea zaila
odola borborka
bertsotan jeneroa
ederra dago-ta!
Baina hautatu dezagun
kanpora nor bota:
deskartatu Lizaso
eta Mañukorta. (bis)

A. Agirre: Ia nere bixki bat
badaukat aurrean
indarra baduena
bere apurrean.
Onintza eta biok
gatoz indarrean
baina ez gera kabitzen
orri bakarrean! (bis)

J. Uria: Beraz egutegian
ez zara abila
posterra egin ezazu
handi borobila
ta beste ideia batzuk
zenbat iskanbila...
gaiak jartzen Zuriñe
agertu dadila! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra