Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-08-17 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-08-17 Zizurkil Jaialdia
Gai-jartzailea
Argiñarena, Joxe Fermin
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Jarritako gaia
Batzuk jaiotzen dira hiltzeko, bizi gabe. Ta beste batzuk jaiotzen dira bizitzeko, hil gabe. (Pello Mari Otaño)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-08-17 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu hontako denbora,
erdi arantz, erdi lora,
batzuek inoiz bizi ez eta
besteak gerora,
Otaño dator gogora,
esan dudanaren froga,
gure iloben ilobekin be
hura biziko da. (BIS)

Baina askok hortik aparte,
ez lan ta ez borondate,
sekula bizi gabe hiltzeko
martxa daramate,
beste asko etxe kalte,
anaien kontra jo-ta-ke,
eurak bakarrik hilgo balira
gaitzerdi litzake. (BIS)

Bihotz barnean daukat min,
gertatua ahaztu ezin,
odol gorria inorentzako
ez baita atsegin,
bada hainbat langile fin,
ejenplu ona Donostin,
hiltzen direnak euren Herria
bizi izan dedin. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra