Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-08-01 Altzo Jaialdia
Gai-jartzailea
Murua, Jexux
Olano, Manuel
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Martin, Jon
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue?

Deskribapena

Doinua
Betroiarena A
Itsaso hori dago zatarra
Leiho ertzetik entzun dezaket
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Neurria: zazpi puntukoa
Doinua: Leiho ertzetik entzun dezaket

Nahiz ta ez naizen zaku hortan sartzen
ia nire adinarekin
gazteria zein pozik bizi den
aste honetan dut jakin.
Beti entzun dut ez fidatzeko
nik galdeketa batekin:
galdetzen da arin-arin
ta erantzun ere berdin. (bis)
Gehiengoaren iritziak ez dit
sekula ere eman min;
artaldeak ze egiten du ba?
Belarra jan ta kaka egin! (bis)

J. Maia
Neurria: zazpi puntukoa
Doinua: Leiho ertzetik entzun dezaket

Egia da bai erantzun hortaz
ez al gera konturatu?
"Zer moduz zaude?" "Ondo" esanak
ia dena baitu hartu.
Guztiak gera zoriontsuak
ezer ez ote pekatu?
Ta azterketa bukatu
ezer ezin da ukatu. (bis)
Gehienak ondo gaudela dio
hori nahi det gezurtatu
hori diona gaizki daudenez
ez da asko gogoratu. (bis)

J. Martin
Neurria: zortzi puntukoa
Doinua: Afari ikaragarri

Egia da jende asko
bizi litekeela alai
baina askok tristura du
ateko atarian zai.
Gazteok egia degu
badaukagu nahiko dohai
baina lana falta zaigu
etxebizitza ere bai. (bis)
Nahiz ta dena ez den ona
egon gaitezke gu lasai:
sasoiz gaude eta gara
gauza asko aldatzeko gai;
galtzailearen papera
paper erosoa da, ai!
Asko ez da zoriontsu
ta askok ez du izan nahi. (bis)

S. Colina
Neurria: zortzi puntukoa
Doinua: Itsaso hori dago zatarra

Nahiz ta aztertu diren gakoak
harridura're sortu gaurkoak
datu horiek ez direlako
eztabaida gutxikoak. (bis)
Azterketa tipikoak
dira kategorikoak
azaltzeko topikoak.
Jaurlaritzantzat pozik dabiltza
gazte nola-halakoak
Jaurlaritzantzat gazteak dira
lau urtetik beherakoak. (bis)

A. Egaña
Neurria: zortzi puntukoa
Doinua: Zuek horrela ikusi eta

Gure garaian gazte gehienok
ohi genuen gorri marka;
gaur egunean ezetz diona
inkesta bat da zeharka:
lan ebentuala jasan beharra
nagusiak goitik kalka
aupa gazteria aupa!
Ez protesta ta ez zaunka
ezer, zertarako uka?
Dirudienez inortxok ez du
ezer gizartean aurka
gaur dena arroxa ikusten dunak
etorkizun beltza dauka. (bis)

M. Lujanbio
Neurria: bederatzi puntukoa
Doinua: Betroiarena

Larogeita hamahiru
ehuneko ileran
pozik dagola bere
bizi maneran.
Zer da estadistika?
Galderak karreran
ta emaitza sinistu
liteke haseran
baina nik aukeran
segi nahi det teman
ta ze duda dedan
aditzera eman:
konforme egotea
poza ote dan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra