Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-05-28 Lizartza Plaza librea [Bertsoa] / Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1988-05-28 Lizartza Plaza librea
Bertsolariak / Egileak
Telleria, Millan
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bozgorailutatik ume negarra jarri zioten.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1988-05-28 Lizartza Plaza librea [Bertsoa] / Millan Telleria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haurtxo txiki bat behar gendula
erabaki erdibana,
orain negarrez hor dago bera
ta lo zurrungaka ama,
hau da sarritan etxe askotan
orain gertatu oi dana,
berehalaxe banoa eta
isildu zaitez laztana.

Gure haurtxoa negar malkotan
ni hurbiltzean atera,
berehalaxe hor nauzu eta
isildu zaitez maitea,
haurtxo txikia jar zaitez auzpez
hartu zazu txupetea,
gaur juergarako eguna det nik
eman zaidazu pakea.

Haurrak ekarri eta zaintzea
ez al da gure legea?
Haurra negarrez utzi ta joan ber
hauxen da atsekabea,
ni Lizartzara noa bertsota(ra)
eta zain daukat jendea,
zaude isilik eta «apapa»,
bihar joango naiz semea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra