Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-06-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1993-06-19 Tolosa Jaialdia
Gai-jartzailea
Irazustabarrena, Felix
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Munduate, Joxe
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Munduatek neska bati erregalia egin nahi dio, baina ez daki zer erregalatu. Hau dela eta, Agirrerengana joan da kontseju eske.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1993-06-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Munduate:
Hauxen da trantze estua eta
hauxen da trantze zorrotza!
Larrosatxo bat badut barnean,
baina gaur nago mingotsa.
Erregali bat egin nahi diot
ta agertu nire poza,
eta berekin neureganatu
haren betiko poza.
J.Agirre:
Aldamenetik jotzen hasi zait
uste ez nuen orkesta;
ezjakina naiz, baina nik orain
egin nahi diot protesta:
gaurko gaztea izatekotan
hau oso bizkorra ez da,
neskatxa bati zer erregalatu
aitona bati galdezka.
Munduate:
Erantzuteko gogo haundirik
ez dadukazu orduan...
galdetu eta ikasten degu
gazteek gaurko munduan.
Zu're portatu izan bazina
gizon jatorran moduan,
neskatxa bati zer erregalatu
jakin beharko zenduan.
J.Agirre:
Nere garaian izan nuen nik
argia eta zentzuna:
neskatxa bati ematen nion
berak asko maite zuna;
garbiago esango nizuke
ez balitz gauza lizuna...
erregalorik ederrena da
gorputzean daukazuna.
Munduate:
Nola arraio trata liteke
horrela mutil gazte bat!
Zuk badakizu, nik ere badet
ondo gorderik traste bat.
Hori ona zala lehenago ere
euki izan det uste bat;
hori lehenago emana daukat
orain nahi nuke beste bat.
J.Agirre:
Nondik erantzun behar diotan,
nik dadukatan trantzea!
Orain hizketan ez zera hasi
nik uste nuen antzea:
nekin enterau eta nahi dezu
neska bat gonbidatzea;
gero zedorri aproetxatzeko
hau da tontotzat hartzea!