Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertso berriak Arruizko Txikiari [Bertsoa] / Gillermo Albizu

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Albizu, Gillermo

Deskribapena

Izenburua
Bertso berriak Arruizko Txikiari
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak Arruiz´ko txikiari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Milla igaro eta bederatziregun
Sinadura
Albizu'k jarriak
Data
1963-00-00
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Eskuizkribua
Deskribapen fisikoa
1 orri

Edukia

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Kopia

Argitalpen datuak

Inprimategia / Argitaletxea
Ayestaran

Bertso berriak Arruizko Txikiari [Bertsoa] / Gillermo Albizu

Neurria:  Neurri berezikoak  Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.
Milla igaro eta
bederatziregun
irurogeita iruba
nola etorri zaigun.
Aurtengo urte ontan
Ilbeltzan amairun
Tolosa'n zezen plazan
zer ikusi gendun,
olakorik inundon
guk uste ez gendun
bazanikan iñun
ni arritu niñun
bertsoz zabaldu nai det
zer egin zendun.

2.
Urte garai onek du
neguan biotza
mendian elurra ta
beian izotza.
Seitik bera jetxiya
zeguala otza,
urrutitik entzuten
zan aizkora otsa
badaukazu gatza
baserritar latza
langille garratza
etzaude beatza
orrela betetzen da
emandako itza.

3.
Latasa da aizkolari
onenetakua
berarekin egiña
zendun jokua
Alkar ondo neurtzeko
itxura moukua
etzeguela ondo ta
esaten meikua
azi ta zankua
zeukala naikua
siñaletakua
aizak mutikua
naidekenian altxa
nik botatakua.

4.
Biyon lana bakarrik
egingo zendula
oraindikan ainbeste
indar bazendula.
Guk ere ezin ukatu
ikusi gendula
Jaungoikuak emanda
osasuna zula
zu etzaude aula
ta jakin zazula
opa dizugula
izan dezazula
ederki egin dezu
¡beajondeizula!

5.
Arruiz'ko txikiya da
Juan Kruz Azpiroz
ikaratzen eztana
otz eta beroz.
Bestela etzan asiko
orrelako giroz
asko ala esaten
ari dira geroz
begiratzen gogoz
egonduak zorrotz
erriko ta arrotz
gelditu gabe motz
munduan baldin bada
egin lezake ots.

6.
Ogei kana erdiko
enborrak mozturik
korrika ekin ziyon
tximistak arturik
esan dan aballakin
oso izozturik
gorputz guztiya jarri
zitzaiyon ozturik
pultsua nasturik
pausuan juxturik
kopeta bezturik
¡alako posturik!
orren gogorrik eztu
egin apusturik.

7.
Lan oiyetan nagusi
degu Arruiz'kua
badirudi amak egin
zula arrizkua.
Aizkolari ona ta
¡oi da oñezkua!
atzera utziko luke
orrek egazkua,
arnasaz preskua
lasaiya aspua
mutil tajuzkua
eta buruzkua
asko dezu ikasiya
eta zerezkua.

8.
Iñork aditu aldu
iñun oraindikan
beteonbatek nunbait
egin dunikan
oruduba aurka dula
olako lanikan
ezin sinistu gendun
beran esanikan
zerbaite lendikan
jakiña gatikan
napar semerikan
sortuko zanikan
oi bezela zailduba
dagon gizonikan.

9.
Gerok ikusiya da
begiyen aurrian
orren lan egitia
plazan erdian
Enborrak izoztuak
zeuden egualdian
besterik ezta izan
gure alderdian
be, ta goierrian
bakar bakarrian
orren indarrian,
ain lan gogorrian
marka bat jarri dunik
euskalerrian.

10.
Berrogeita emezortzi
minutuan eunda
bukatu zituala
jakitia onda.
Denborale arekin
naikua egin zun da
etziyon ajolarik
sasoiya zeukan da
mutilla irten da
ortxen ezagunda
¡jendian burrunda!
an geunden barrunda
atera zan guztiyoi
agur egin da.

Bertso berriak Arruizko Txikiari [Bertsoa] / Gillermo Albizu

Neurria:  Neurri berezikoak  Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_000418.jpg

xdz5_btx_000418.jpg

Dokumentua

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra