Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñaki Eizmendi "Basarri"

Datu pertsonalak

Izena
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Izen abizen osoak
Eizmendi Manterola, Iñaki
Jaiotza
1913 Errezil + Errezil < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1999 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea
Epailea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Sei urterekin Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera joan zen famili osoa. Bertan bizi izan zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; El Diario Vasco) izan zituen bizibide urte askoan; euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak; gerra ostean aintzindari izan zen euskara komunikabideetaratzen eta oso ezaguna eta jarraitua izan zen inguru euskaldunetan berak egiten zuen Gure bordatxotik jardun-saila. Zarauzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak; 87 urte betetzear zituela eraman zuten Donostiako Eritetxe Probintzialera, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa: 1999ko azaroaren 4ko goizeko seiak aldera.
Bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra, hogeita bi urterekin jantzi baitzuen Euskal Herriko lehen txapela, 1935ean. Bigarrena, gerra ondoko lehen Txapelketa Nagusian jantzi zuen, 1960an. 1962an, Uztapideren atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, ehun mila pezeta saritzat eskeintzen zituen 1968ko "Piensos Onena" sariketa nagusian parte hartu zuen, baita irabazi ere. Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak...
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Zestuan, 1930 edo 31n Erauskin Errotaria edo Patxi Errota zaldibitarrarekin (Errotaria bakarrik ari zelarik mitin batean, lagunek bultzata hasi omen zen Basarri ustekabean)

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
II. Billabonako sariketa: 1.
Sariketa Nagusia 1968: 1.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

hait_txt_liburuak
Atano III, bere edestia bertsotan. Itxaropena, (1949)
Basarriren bertso-sorta. Itxaropena, (1950)
Bertsolaritzari buruz. Auspoa, 178 (1984)
Kantari nator. Itxaropena, (1960)
Kezka giroan. Auspoa, 169 (1983)
Laugarren txinpartak. Auspoa, 55, (1966)
Sortu zaizkidanak. Auspoa, 112 (1973)
Argitaratugabeak eta azterlanak
Bertsolarien azken agurra (Zarautz, 1999-11-05)
EGA
LEKUONA, J.M. "Basarriren bertsolari proiektua". Iker VI, Euskaltzaindia (1992)
V. Bertsolari Eguna (1973) (Donostia)
Ekoizpen oharrak
Metodologia zehatz bati jarraitu ez bazitzaion ere, bertsolaritzari buruzko ikuspegi bere-berea (Bertsolaritzari buruz. Auspoa, 178 (1984) zuen. Etorri handiko bertsolaria, bere garaikideek miretsia, hitz lauzko jardun errimatu luzeen egile paregabea ere bazen. Ez zen bat etorri 1962ko Txapelketa Nagusiko emaitzarekin, eta ez zuen gehiago parte hartu.