Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Piarres Topet "Etxahun"

Datu pertsonalak

Izena
Topet, Piarres "Etxahun" (1786-1862)
Izen abizen osoak
Topet Etxahun, Piarres
Jaiotza
1786 Barkoxe + Barkoxe < Basabürüa < Zuberoa < Euskal Herria
Heriotza
1862 Barkoxe + Barkoxe < Basabürüa < Zuberoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Junes Topet eta Engraxi Etxahunen seme bakarra, arreba bat zuen: Majiena. Engrazi Palento Haritxabaletarekin ezkondua (1808-07-27), gogoz kontra, majorazgotza ez galtzearren. Ezkontza honen atze-aurretan gauzatu zen bere zorigaiztozko bizitza: aitortu gabeko haurra; gogoz kontrako ezkontza; espetxea (1821-1826) gizon bat haizkoraz erasotzeagatik; beste 6 hilabeteko espetxea (1828) Etxegoiena gaztearen hilketaz akusaturik, epaiak aske uzten du honetatik halere; erromes Konpostelako Santiagora eta Erromara (1831-1832)... ondasun guztiak galduak ditu ordurako, seme-alabek ez dute onartzen, eta hara-hona emango ditu azken urteak: artzain, kantari, eskean, bertso trukean otorduak irabaziz. Heriotza, ordea, jaiotetxean helduko zaio. 1853 ko lore jokoetan parte harturik eta saririk ez izanik, mendekiozko bertso zorrotzak atera zituen.


Iturria:
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan I (1789-1936)". Donostia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 1981.
- Arbelbide, Xipri. "Piarra Topet Etxahun 1786-1862". Elkar, 1987. http://www.armiarma.com/zubi/egileak/00280.htm ]
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/42963

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Etxahun eta Etxahun. Soinutek, L.G. 1980
Ekoizpen oharrak
Ez dakigu bat-batean aritzen zen edo ez; uste da baietz. Ezagutzen diren bere bertso guztiak ahoz aho heldu dira gureganaino, ez da idatzirik gorde, Etxahunek gorderik behar zituen esku-izkribuak erre egin baitzituzten bere ondorengoek: kantatuz, zaharretatik gaztetara iragaziz iraun zuten urte luzetan haietako batzuk. Asko, halere, eta Piarre Lhanderi zor zaio bildu eta jagon izana. Bertso sorta dexente heldu zaigu, eta, horrek berak adierazten du bertsolari honen maila: herriaren gogoan ona denak irauten du. Mina da bere bertsotearen osagai nagusienetakoa, bere bizitza bezalakoxea da bere bertsoa: barrura begira, negar malkoak atereaz egina.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak