Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier "Euzkitze"

Datu pertsonalak

Izena
Xabier "Euzkitze"
Izen abizen osoak
Perez Mendizabal, Xabier
Jaiotza
1966 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea: Orioko ikastola, Donostiako Santo Tomas lizeoa, Azpeitiako institutoa, Arabar errioxako ikastoletan...

Datu biografikoak

Biografia
Xabier Perez Mendizabal, Xabier Euzkitze bezala ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1966ko ekainaren 9a - ) bertsolari-ohi eta kazetari euskalduna.

Nahiz eta jaiotzez azpeitiarra izan, txikitatik Zarautzen bizi izan da. Gazterik hasi zen bertsotan nabarmentzen. Eskolarteko II. Txapelketa irabazi zuen lehenik, eta gazte mailako beste hainbat sari ondoren. Bertsolari Txapelketa Nagusian, 3. postuan geratu zen 1989an eta txapeldun-orde 1993an. Hasi ez ezik, erretiratu ere gazterik egin zen. 1998ko abenduan, 32 urte besterik ez zuela, egin zuen azken saioa Soraluzen. Geroago kazetari moduan hasi zen lanbidez. Lehen urratsak irratian eman eta gero, Euskal Telebistan hasi zen, hainbat saio aurkeztu dituelarik: Hi Heu, Gaur Egun 2 albistegia, Sorginen Laratza eta, geroago, Kalaka elkarrizketa eta eztabaida saioa. 2010eko irailean Anitzele eztabaida saioa aurkezteari ekin zion. Halaber, 1988. urtetik ETB 1en pilota emankizunen arduraduna da.

Bestalde, hainbat GKEtan lagundu izan du eta gaur egun, Saharautz erakundeko bozeramalea da.

[Iturria Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Euzkitze ]
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
1982, Arrasate, Eskolarteko txapelketan. Gai-jartzen, Mikel Mendizabal; eta kantu lagun, Sarasua anaia, Felix Iñurrategi, Anatx..

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Artxanberri saria 1982-83?: bertso onenaren saria
Artxanberri saria 1983-84?: 2.
Errezil saria 1984: 1.
Lizardi saria 1982 : bertso onenaren saria
Lizardi saria 1983 : 2.
Lizardi saria 1984 : 1.
Osinalde saria 1982: parte-hartzaile
Osinalde saria 1983: 1.
Xenpelar saria 1983 : 1. eta bertso onenaren saria
Xenpelar saria 1984 : 1.
Bertso-paper lehiaketak
Basarri saria 1998 : 2. saria
Eskolarteko bertso paper lehiaketa 1984. 1. saria
Etxegiña bertso paper lehiaketa

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
"Argitzaletan" 2000.urtean.
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
Jendaurreko bat-bateko bertsogintza uztea erabaki zuen 1998an. Joxerra Garzian arabera, "(...) bertsoak txukun eta dotore asko egiten dituen fenomenoa da".