Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fernando Aire "Xalbador"

Datu pertsonalak

Izena
Aire, Fernando "Xalbador"
Izen abizen osoak
Aire Etxart, Fernando
Jaiotza
1920 Urepele + Urepele < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
1976 Urepele + Urepele < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Mixel Aire eta Paskalin Etxarten hirugarren senide zaharrena.
Aita Urepelekoa zen eta ama aldiz, Los Angeles-en sortua. (amaren aita Urepele edo Aldudekoa zen eta amaren ama, aldiz, Aurizberrikoa). Anai bat eta lau arreba zituen Xalbadorrek. 16 urte zituela ezagutu zuen gerora bere emaztea izango zena.
Leoni Etxebarrenekin ezkondu zen 1943ko urtarrilaren 29an. Seme-alabak: Henriette, Mixel, Daniel, Mari Helena.

Lehen bertsua 16 urtetan bota zuen, Urepeleko ostatu bateko leiho kanpoaldetik barnera buruz.
Teodoro Hernandorena medikua hasi baitzen Iparraldean bertsulari gazteak bultzatu nahiz, Donibane Lohizunen zeingehiagoka bat antolatu zuen, eta horrelaxe Xalbadorrek Mattinen ezagutza egin zuen. Geroztik bikotea euskal besta orotara galdegina zen.
Xalbadorrek Donostiako bertsulari txapelketa nagusietan parte hartu zuen.

Odolaren mintzoa bere liburua agertzeko egunean, Euskal Herri osoak bere sorterrian omentzen zuela, 1976ko azaroaren 7an, Xalbador supituki hil zen: bazkalostean ondoezak eman, bertako eskolako gela batera eraman eta iluntze hartan bertan zendu zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Donibane Lohitzunen 1946an.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
I. Billabonako sariketa (19??): ipartarrak (Xalbador, Mattin, Zubikoa) hegoaldekoen (Uztapide, Lasarte, J.Lizaso) aurka. Hegoaldekoak txapeldun
Teodoro Hernandorenak antolatu saioetan:
1946: Donibane Lohitzune eta Hazparne
1948: Sara
1949: Luhuso, Sara eta Urru
1950: Donibane Garazi
1951: Baigorri
1952: Sara
1953: Luhuso eta Baigorri
1954: Hazparne
1958: Urru
1960: Sara, Parise, Makea, Luhuso
Bertso-paper lehiaketak
Mendaro Txirristaka saria 1974: 1. Jainkoa eta ni
Mendaro Txirristaka saria 1975: 1. Pilota euskal jokoa
Mendaro Txirristaka saria 1976: 1. Ene ama zenari
Xenpelar saria 1972: 1. Sortetxeari
Xenpelar saria 1973: 1. Gure artzain etxolari
Xenpelar saria 1974: 1. Mendian galdu direneri
Xenpelar saria 1975: 1. Ortzirale saindu bateko gogoetak

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

hait_txt_liburuak
Ezin bertzean. 1969
Herria gogoan. 1981
Odolaren mintzoa. 1976
Argitaratutako grabazioak
Herria eta Hizkuntza. 1977. Elkar 1997
Ipar aldeko kantu xaharrak. 1976
Xalbador bertsolaritza. 1974
Xalbador Enbeita. Egin 1997
Xalbador 3: omenaldia Urepele 1976/11/07. Elkar 1979
Argitaratugabeak eta azterlanak
ARANALDE, J.M. Xalbador pertsularia. Auspoa, 240 (1996)
Donibane Lohizuneko omenaldia (1976/06/20)
Hernaniko omenaldia (1967/07/30)
II.Bertsolari Eguna (1969) (Donostia)
Orroit Harriaren eraikitzea Urepelen (1986/09/07)
PABLO ARISTORENA. Nafarroako bertsolaritza. 1992
ROGER IDIART. Xalbador. 1991
Urepeleko omenaldia (1976/11/07)
Ekoizpen oharrak
XX. mendeko bertsolari mitikoetakoa dudarik gabe; bere bertso estilo sakon eta lirikoagatik nabarmentzen da, baina bere emarian aurki daiteke bertso estilo klasiko eta zorrotzik, dialektika bizi askorik. Behar bada bizitzan ezagutu ez zuen estimua izan du bere bertso-emariak geroztik. Baxe Nabarreko hizkerak urrundu egiten zuen mendebaldeko bertsozale arruntetik, eta ez zuen behar adina errotzerik lortu bertsozale horren bihotzean. Geroztik ordea, askoren eredu eta erreferente izan da; 1967ko Txapelketa Nagusiko finaleko txistu-joaldi sonatuak muga jarri zuen (txapela Uztapiderekin jokatzeko bera hautatu zuen epaimahaiak Lazkao-Txiki kanpora utziz, eta entzulea txistuka hasi zitzaion bertsotan hasi orduko, minutu luzetako txistu-joaldia izan zen) : txistuak txalo bihurtu zituen eta entzulea, bertsozalea, betirako bereganatu. Bertso uzta paregabea utzi digu, bertso-jarrietan, Odolaren mintzoa askorentzat bertso jarriaren goia dena, nahiz bat-batean: Bat-bateko mirakulua izendatu du Xabier Amuritzak, eta izen horrekin bataiatu du Xalbadorren goratzarrez egokitu duen emanaldia (Xalbadorren bat-bateko bertsoz hornitua osoki). 2014an, Eneko Dorronsorok "Xalbador, izana eta izena' dokumentala zabaldu zuen, bere lau seme-alaben lekukotasunetan oinarriturik.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak