Biografiak Atal honi buruz gehiago jakiteko- Fitxa ikusi
Ekintzak

Iñigo Legorburu

Datu pertsonalak
Legorburu, Iñigo
Legorburu Arregi, Iñigo
 
1976 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
Bertso-jartzailea
Epailea
Eragilea
Datu biografikoak
Biografia: Berandu xamar bertsozaletu nintzen, 18 urteren bueltan edo, eta ordutik Errenteriako Xenpelar bertso eskolan jardun naiz, helduen bat-bateko nahiz bertsopaperen taldean. Nire burua bertsozaletzat daukat, inoiz ez dut oholtza batean bat-batean egin; eta bertsoaren periferiarekin (bertso-paperak, epailetza…) izugarri gozatzen dut.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Errenteria-Oreretan, Txantxangorri sarian, epaile.
Txapelketak, sariketak eta lehiaketak
Txapelketak: Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.
Bertso-paper lehiaketak: 20tik gora sari lortu ditut bertsopaperen atalean, tartean, Basarri (Zarautz), Okelar (Mutriku), Iparragirre (Zumarraga-Urretxu), Altza, Mungia edo Eibarko bertsopaper lehiaketak irabazi ditut eta lehiaketa berdinetan edo beste batzuetan (Lazkao-txiki…) bigarren eta hirugarren sariak aterea naiz.
Horretaz aparte, poesian ere saritu naute (Hondarribiako Satarka lehiaketa, EHUren “Komunikazioaren estropada”-n) eta prosan ere bai (Errenteria Hiria ipuin lehiaketan).
  Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.
Argitalpenak
2010ean I. Mariasun Landa biografien lehiaketa irabazi nuen “Joxepa Anttoni Petrirena, argi-izpi bat Xenpelarren itzalpean” lanarekin, non Xenpelar bertsolariaren ilobaren bizitza azaltzen nuen.
"Korri, Xalto eta Brinko"-ren CD-etan letra egile.
Hibaika arraun taldeari edo Oarsoaldeko irriak taldeari, euren kantuetako letrak egin dizkiet.
Autoritatea ikusi