Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jean Barbier "Nehor"

Datu pertsonalak

Izena
Barbier, Jean "Nehor"
Jaiotza
1875 Donibane Garazi + Donibane Garazi < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
1931 Senpere + Senpere < Lapurdi Erdialdea < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Apezgai ikasketak burututa, 1898an apeztu zen. Teologian doktore eginik, Larresoroko irakasle izendatu zuten eta Baionako Katedraleko bikario izan zen gero. 1913tik aintzina Senperen erretore izan zen. Eskualduna aldizkariko lankidea, 1921ean Gure Herria aldizkaria sortu zuen beste zenbait lagunekin batean. Idazle joria izan zen hitz lauz eta bertsoz eta antzerkia ere landu zuen. Sari anitz jaso zituen bere olerkiekin Sara, Hendaia, Urruna eta Buenos Airesen, denak Gure Herria aldizkarian agertuak. 1924ean, Supazter xokoan argitaratu zuen: 25 ipuin, poema bat eta bost antzerki lan biltzen dituen obra.

Beste lanak

Bat-bateko bertso ezagunenak
Adichkide maiteak, huna Getharia ; Bi esposeri, espos egunean ; Eskualdun hil-herriak ; Galerna mendian ; Gerla Handiko kantuak ; Gu ez eskualdunak ? ; Gure amatxo ; Irrintzina bat mendian ; Itsas arraintzalea ; Larrazkena ; Soldado galduari ...