Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manex Etxeto "Katxo"

Datu pertsonalak

Izena
Etxeto, Manex "Katxo"
Izen abizen osoak
Etcheto Duhalde, Manez
Jaiotza
1789 Hazparne + Hazparne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Euskal Herria
Heriotza
1872 Hazparne + Hazparne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Hazparneko Labiri auzoko Jauretxean jaio zen. 1819ko otsailaren 7an Mari Harriet hazpandarrarekin ezkondu zen eta Elizaberri auzoko Ilunberritegira joan ziren bizitzera; etxeari Katxotegia edo Katxoteia izena eman zioten; hortik etorri zitzaion ezizena. Hiru seme-alaba izan zituzten: Mari, Joanes eta Zalbat.

Etxahunen garaikidea, barkoxtarrak bezala bizitza pobre eta erromesa eraman zuen.

Bat-batean aritu zen baina ez zitzaion ezer bildu. Bertso jarri ezagunak:

- Betiri Sants-i (hau da, goseari).
- Azken judizioa kantua berarena da, batzuek Etxahunena edo Borddelena dela uste badute ere.
- Pulunpa; 1824koa, Baionatik Montevideora zihoan itsasontzi bat hondoratu zenekoa.

Zenbait ikerketaren arabera (adibidez Piarres Xarritonen ustez) Galerianoaren kantua ez zuen protagonista zuzenak, hau da, Martin Larralde Bordaxurik idatzi, Katxok baino. Kontuan hartu behar da biak Elizaberrin bizi zirela eta Bordaxurik ez zekiela idazten.

Sarritan, Senperen irakasle, errient, ibili zen bertsolariarekin nahasten da: Joanes Etxeto

Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Manez_Etxeto