Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manuel Antonio Imaz "Altzoko Imaz"

Datu pertsonalak

Izena
Imaz, Manuel Antonio "Altzoko Imaz"
Izen abizen osoak
Imaz Garaialde, Manuel
Jaiotza
1881 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1893 Altzo + Altzo < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
"Manuel Antonio Imaz Garaialde, Gipuzkoako Altzo herrian, Legarre baserrian bizi izan zen. Ezkondu zen urtean, 1836an, pago landare bat aldatu zuen eta geroztik izugarrizko arretaz kontu egin zion. Gerrikoa erantzi eta pagoaren gerria neurtu ohi zuen. Pago lodi haundia da gaur. Lagunartean eta ahotik ahorako bertsoak kantatzen bazituen ere, ez zen plaza gizon. Bertsoak jartzekoa zen haren dohaia. Pello Errotak hala esaten zuen: "Bertso jartzen gu ez gera Imazen zapatak lotzen hasteko ere". Tolosako erretoreak hala eskatuta edo, erlijio gaia erabili zuen bertso gehienetan. Bestelakoei ez zien bere izenik jarri"
(J. Dorronsoro Bertsotan 1789-1936 an oinarritua)

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Alzo'ko Imaz bertsolaria (Auspoa, 68-69-70)
Ekoizpen oharrak
Gaztetan neska-mutilen bertsoak eta jarri omen zituen, baina Patrizio Orkaiztegi apaizak horrelakorik gehiago ez jartzeko aholkua eman eta handik aurrera erlijio gaiari ekin zion. Neska-mutiletan ez zituen izenpetzen. Asteasuko itsuei ere bertsoak berak ontzen omen zizkien. Berak idazten zituen bere bertsoak

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak