Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mixel Erramouspe "Ohako"

Datu pertsonalak

Izena
Erramouspe, Mixel "Ohako" (1899-1967)
Izen abizen osoak
Erramouspe Bidart, Mixel
Jaiotza
1899 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
1967 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Mixel Erramouspe Bidart "Ohako" 1899ko irailaren 13an sortu zen Bankan. Eskola gazterik utzirik laborantzaz bizi izan zen. 1926ko apirilaren 25ean ezkondu zen Kattalin Aranbel bankarrarekin. Zazpi alaba ukan zituzten: Terexa, Joana, Mari Angela, Mari Xan, Kattin, Eugenia eta Marzela.
Bankako auzapez egon zen 1935etik 1945a arte, erran nahi baitu bigarren mundu gerla denbora guzia. Plazetan gutti agertu zen bertsulari gisa.
1967ko azaroaren 12an zendu zen.

Oroitzapen bat: Martinbeltxen ezteien biharamunean, gaitzeko mantxada egin zuten bi Erramouspek, Peio Erramouspe "Manexene"k eta "Ohako"k, Uhaldean.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak