Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pello Errota

Datu pertsonalak

Izena
Pello Errota
Izen abizen osoak
Elizegi Maiz, Pedro Jose
Jaiotza
1840 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1919 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Pedro Jose Elizegi, Asteasuko Goikoerrotan jaio zen. Errotaria bizibidez.Errekaldetarren antzera, bertsolari familia dira Goikoerrotakoak ere. Pelloren anaia Joan Kruz, gero Oiartzuna ezkondu zena, arreba Sabina, Mikel Anton semea... Bautista eta Antton Kortajarena. Zizurkilgo Joakina Antonia Bengoetxearekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten. Gizon txikia, izugarri bizkor eta bizia; azkar pentsatu eta azkar kantatu, bertso lanean plazan asko luzitzen zuena. Umore eta irria beti ezpainetan, ziria eta eztena bazuen, teste inork adina. Orduko bertsolari guztiekin kantatu zuen, herriz herri, festaz festa, txapelketa, desafioak... dei asko izaten zuen eta sekula ez zuen atzera egin ez kantu lanean eta ez bertso paperak ateratzen. Bizibidez zen bertsolari, horrela etxera behar zuen diru laguntza eramanez. Azpeitiko Euskal Festetako sariaren eta beste askoren irabazle. Hain popularra egin zen, non 1895. urtean amerikano batzuek joanetorri osoa ordainduta Arjentinara eraman zuten hango euskaldunei bertso kantatzera. 78 urterekin hil zen, bere Errotan. Euskaldunon oroimenetik ez da borratuko Pello argiaren irudi sinpatikoa."
(DORRONSORO, J. Bertsotan 1789-1936an oinarritua)

Argitalpenak

hait_txt_liburuak
Zavala, Antonio. "Pello Errota". Auspoako Sail Nagusia: http://ttiki.com/40976 ]
Pello Errotaren bizitza (Mikela Elizegi) (Auspoa, 32): http://ttiki.com/40977 ]
Pello Errotak jarritako bertsoak (Mikela Elizegi) (Auspoa, 33): http://ttiki.com/40978 ]
Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50): http://ttiki.com/40979 ]
Gaztelu bertsolaria. (Auspoa, 61) 27 or. : http://ttiki.com/40980 ]
Azpeitiko premiyoaren bertsoak (1893-1895) (Auspoa, 27); http://ttiki.com/40981