Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Triztan Ximun Erramouspe Karrikaburu

Datu pertsonalak

Izena
Erramouspe Karrikaburu, Triztan Ximun (1914-1988)
Izen abizen osoak
Erramouspe Karrikaburu, Triztan Ximun
Jaiotza
1914 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
1988 Bidarrai + Bidarrai < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Triztan Ximun Erramouspe Karrikaburu, Peio Erramouspe "Manexene"ren semea, 1914ko agorrilaren 2an sortu zen Bankan. Apezgai gisa, ikasketak egin zituen Uztaritzen eta Baionan. Ezkondu zen 1954ko ekainaren 5ean Donibane Lohizuneko Luixa Passicotekin, eta edari saltzaile izan zen lanbidez. Haurrik ez zuten ukan. Donibane Lohizunen bizi izan ziren, bainan azken urteak Bidarrain iragan zituzten. 1988ko maiatzaren 25ean zendu zen.

Bertsutan aitarekin ikasia zuen. Gehienak idatzirik eman zituen, zorigaitzez gazterik ixildua. Gure Herria aldizkarian agerrarazi zituen ere hainbat ipuin eta kondaira, saristatuak izan zirenak.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Eskualduna lehen eta orai; Astekari Eskualduna; Arranoa, Bakarrik jenden erdian; Gauaz irrintzian oihanean; Primaderari; Urte on; Xori kantarien eguna; Ogi kaskoak; Aurrera Menditarrak; ...