Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manuel Olaizola "Uztapide"

Datu pertsonalak

Izena
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Izen abizen osoak
Olaizola Urbieta, Manuel
Jaiotza
1909 Endoia + Endoia < Zestoa < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1983 Ergoien + Ergoien < Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Inazio Paulo Olaizola (Endoiarra) eta Maria Bizenta Urbieta Azpiazuren (Itziartarra) semea, zortzi senidetan laugarrena. Kontxi Iturain Etxeberriarekin, Krixoxtomo Iturainen alaba, ezkondu zen 1952an Oiartzunen; bi seme izan zituzten, baina aurrenekoa jaiotzean hil zen. Bigarrena, Manuel Olaizola Iturain. 1922 inguruan, 13 urte zituela, urtebeterako Arabako Zurbanora bidali zuten gurasoek erdaraz ikasi zezan; 14 urtez gero, baserri eta mendiko lagintza gehientsuenak probatu zituen: artzantza, karegintza, ikazgintza, egurketa... harik eta fabrikan lanen hasi zen arte. 1935ean hasi zen bertsotan jendaurrean eta 1972an ixildu zen; bertsolari batek eskura dezakeen guztia lortua zuen ordurako. 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izan zen, eta 1936an eta 1960an bigarren. Gerra ondorengo aroan, Basarri eta Lasarterekin batera, bertsolaritzaren izen nagusia izan zen. Bertsotan hizkera garbiko eta arrazoi argikoa izateaz gain, edozein egoeratara moldatzeko aparteko dohaia zuen behatzaile zorrotz honek. Joan den mendeko bertsolaririk maitatuenetako bat, maitatuena ez bada.
1972ko apirilaren 30ean, Donostiako Anoeta pilotalekuan (Atano III.) Argia astekariaren aldeko jaialdi bat burutzen ari zelarik, ahotsik gabe, mutu, geratu zen jaialdi erdian; hala ere, 1972ko maiatzaren 2an, Zestuan, kantatu zuen azkenekoz jendaurrean Lilibe, Basakarte eta Manuel Olaizola "Uztapide II" bere iloba besotakoekin; handik gutxira, maiatzaren 10ean, 63 urte betetzen zituen egunean, tronbosi atake bat jasan zuen eta ez zuen gehiago bertsorik kantatzerik izan.
Gizon serioa zen. Kanpoko kontuei buelta asko ematen zizkion eta ez zuen inork molestatzea nahi izaten. Etxean ez zuen bertsotan egiten, bere tabernan ere gutxi.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Lastur (1935 , San Nikolasak) Kortatxo kantukide zuela

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Donostiako Santo Tomasetako sariketa (1950): 2.
Sariketa Nagusia 1968: 4.
Villabonako I. sariketa (19??): hegoaldekoak (Uztapide, Lasarte, J.Lizaso) ipartarren (Xalbador, Mattin, Zubikoa) aurka. Hegoaldekoak txapeldun
Villabonako II. sariketa (19??): 2.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

hait_txt_liburuak
Lengo egunak gogoan I. Auspoa (1975)
Lengo egunak gogoan II . Auspoa (1975)
Noizbait. (Auspoa, 42)
Sasoia joan da gero. Auspoa (1976)
Argitaratugabeak eta azterlanak
Arrua (19??)
Donostia (1972-09-24) (Astoria antzokian, Kultura eta Turismo Ekintzetxeak antolatuta): bertsotarako ezindurik geratua zen ordurako.
Eibar (1972-02-27) (Astelena pilotalekuan): bertsotarako ezindurik geratua zen ordurako.
Endoia (19??)
I. Bertsolari Eguna (1968-01-19). Astoria antzokian, Donostian, Kultura eta Turismo Ekintzetxeak antolatuta: omenaldi honek eman zion hasiera Bertsolari Egunari bere bigarren fasean.
LEKUONA, J.M. "Atarikoa" Lengo egunak gogoan-en, Auspoa (1974)
Zestua (19??)
Zestua (1962): txapelketa irabazi ostean.
Ekoizpen oharrak
Bertsolaria, aurrez aurrekoa, zuzenekoa, da batik bat eta ezpairik gabe Uztapide. Bere bizikizunen testigantza utzi zigun Lengo egunak gogoan idazlanean, herri literaturaren gordailu paregabea; ez zen bertso-jartzailea, bere zentzu osoan, baina Sasoia joan da gero -k bertso-jartzaile bezela katalogatzea derrigortu gaitu. Uztapide bertsolaria, bat-batekoa, da ordea ezaguna, ezagunena: hirutan Euskal Herriko txapelduna; herriz herri hamaika giza talde gozatutakoa bere bertso eta jardunez; etorri handikoa eta ahots sakonekoa; herri esamoldeen ezagutzan eta baliatze ahalbideetan maisu; hiru bertsolari jenerazioetara egokitzen asmatu eta guztien errespetoa eta ezagutza eskuratu zuena. Bertsolaritza eta ahozkotasunaren historiako izarretakoa da ezpairik gabe; bere garaiko bertsolari eta bertsozaleen gogo-bihotzetan iltzatua geratu den bertsolaria eta gizona.
Sasoia joan da gero ez da, izenak adierazi eta hitzaurrean berak aitortzen duen bezala, bere sasoi hoberenean egindako lana, eta ez digu Uztapide bertsolariaren benetako neurria ematen; bertso idatziak dira gainera, jarriak, eta benetako Uztapide ezagutu nahi duenak bere bat-bateko ekarria ezagutu behar du.
Besterik da Lengo egunak gogoan, bere pentsamendua, oroitzapenak eta bizikizunak hitz lautan: ahozko literaturarik behinekoena idatziratua, papereratua. Besterik beste, han hemenka barreiaturik bada ere, berak eta berarekin ibilitako hainbat bertsolarik ha-hemenka botatako zenbait bertso, bertsolariaren larritasunak, bertsogintzaz dituen zenbait ikuspegi eta bertsolaritzaren historiako pertsonai eta pasarte interesgarri eta garrantzitsu ugari aurki daitezke liburuki hauetan.