Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Saioa Mitxelena

Datu pertsonalak

Izena
Mitxelena, Saioa
Izen abizen osoak
Mitxelena Irazoki, Saioa
Jaiotza
1978 Bera + Bera < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea

Datu biografikoak

Biografia
Hondarribiko Talaia institutuan batxilergoa egin ondotik Gasteizen Euskal filologia ikasten aritu zen. Gaur egun, bertsolaritza epaile gisa dihardu.

Familia giroko bertsozaletasunak hurbildu zuen gaztetan Bortzirietako bertso eskolara. Manolo Arozena eta Bittor Elizagoien izan zituen irakasle. Lehendabiziko plaza Lesakan izan zuen, bertso eskolako kideekin batera: Alaitz Rekondo, Julen Zelaieta, Xabier Terreros, Erika Lagoma... Eskolarteko txapelketan behin parte hartu zuen Elizondon. Bortziriko bertso eskolak antolatzen duen taldekakoan ere behin hartu zuen parte: Manolo Arozena eta Xabier Silveira izan zituen taldekide.
2001. urtetik goiti Nafarroako Bertsolari Txapelketako epaile gisa aritu da. Gainera, Bortziritako zein Eskolarteko hainbat bertsolari txapelketatan ere jardun du bertsoak epaitzen. Halaber, 2005eko eta 2022eko Txapelketa Nagusietako epaile izan da.