Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñaki Zelaia

Datu pertsonalak

Izena
Zelaia, Iñaki
Izen abizen osoak
Zelaia Irazusta, Iñaki
Jaiotza
1973 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Baserrian jaio eta hazitakoa baina kalean hezia. Mekaniko ikasketak egin eta horretan egin izan du lan.
Etxean, Herri Irratiko bertso programak entzunez bertsozaletu zen, eta ikastolan eman zituen bere lehen urratsak. Hernaniko bertso taldeko kide da. Txapelketa eta sariketetan beteranoa.
Azken urteotan Ereñotzun bizi da eta 3 haurren aita da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Alegian, 1987an, elizan, Aitor Lasarte, Juan Jose Usarraga eta Joxe Luix Urdangarin kantulagun zituela.