Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eneko Beretxinaga

Datu pertsonalak

Izena
Beretxinaga, Eneko
Izen abizen osoak
Beretxinaga Laskurain, Eneko
Jaiotza
1986 Soraluze + Soraluze < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Hamalau urte zituela Soraluzeko bertso-eskolan hasi zen, Egoitz Unamuno irakasle zuela. Bertsoarekin duen harremana transmisioarekin lotuta egon da bereziki, bertso-eskoletan, aisialdian eta hezkuntza arautuan. Besteak beste, Aisialdi Batzordeko kide izan da eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartean, hezkuntza arautuko irakaslea da. Plazatik Gaztetxerako antolakuntza taldean aritu da hainbat urtez. Egun, irakaskuntza sare publikoan ari da lanean.