Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Haritz Casabal

Datu pertsonalak

Izena
Casabal, Haritz
Izen abizen osoak
Casabal Pikabea, Haritz
Jaiotza
1988 Pasai Antxo + Pasai Antxo < Pasaia < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Pasai Antxon jaioa 1988ko Urriaren 9an. Pasaia Lezo Lizeoan oinarrizko ikasketak bukatu eta urte betez ingenieritza tekniko mekanikoa egiten jardun zen. Gerora, lehen hezkuntzako majisteritzan diplomatua da Donostiako irakasle-eskolan eta Gasteizen ingeles ikasketetako gradu amaierako proiektuarekin dabil.
Xenpelar bertso eskolan eman zion hasera bat-bateko bertso bideari eta orduz geroztik, Oiartzungo, Pasaiako eta Auzolaneko bertso eskoletan ibilia da.
Eskolartekotan eta gazte sariketa batzutan (Lizardi eta Xenpelar) kantatua da. 2012 Lizardi irabazi zuen. Hamaika bertuteko kide zen eta Bertshowan gai-jartzen ibiltzen da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eskolartekoan, Juan Mesa zela gai-emaile.