Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arrate Illaro Etxebarria
- Info.
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak
- Izena
- Illaro Etxebarria, Arrate
- Jaiotza
- 1989 Getxo + Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta hainbat urtez Euskaltzaleen Topagunean aritu ostean, egun euskara teknikari gisa ari da lanean. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko eta zuzendaritzako kidea izan da.
ALBE Algortako Bertsolari Eskolako kidea da, eta Leioako ikastolan hasi zen bertsotan. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2006an. 2008an eta 2012an Uribe Kostako txapelduna izan zen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara sailkatu zen 2010ean, 2012an eta 2018an.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1997ko Betiko Ikastolako Ibilaldian bertso bana bota genuen bertsotan genbiltzanok. Bat-bateko lehen saioa ez du gogoratzen, baina pentsatzen dut Algortako San Juanetan, San Martinetan edo Olentzerotan izango zela, 14 urterekin edo.