Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iban Garro

Datu pertsonalak

Izena
Garro, Iban
Izen abizen osoak
Garro Alzuri, Iban
Jaiotza
1974 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Euskalduna sortzez eta aritzez, kimikaria ikasketez eta altzairuzko lantegi bateko teknikaria ogibidez. Lesakan bizi da. Alaba eta semea ditu.

Afizioak musika, yoga eta mendia (oinez edo bizikletan) ditu.
Nerabe aroan bertsozalea, behin andereño bati apustua irabazi zion Xenpelarren “Pasaiako Herritik” bertso xorta guzia buruz kantatu ziolako. Apustu bat baino gehiago izan zen. Ez zuen bertso eskolara salto egin bapatekotasunari eta jendeaurrekoari zion beldurra eta lotsagatik.
Gaztaroan ostatuko bertsolaria, 2008an Lesakako helduen bertso eskolan hasi zen arte. 2011an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. Bertso paperen lehiaketetan hainbat sari bildutakoa da.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bertso-paper lehiaketak
BERTSO IDATZIAK
Bortzirietako bertso idatzien lehiaketa
• 2011—2. saria
• 2012—2. saria

Iruñako egile berrien literatura lehiaketa, bertso idatzien atala
• 2011—2. saria
• 2012—1. saria
• 2013—1. saria

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.