Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aroa Arrizubieta

Datu pertsonalak

Izena
Arrizubieta, Aroa
Izen abizen osoak
Arrizubieta Barredo, Aroa
Jaiotza
2001 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Armentia ikastolan, bertsolaritza ikasgaian bertsozaletu zen, Uxue Diaz de Cerio irakasle izanik. Bertako Bertxilika bertso-eskolan hasi zen, Maddi Gallastegi irakasle. 2013ko eskolarteko topaketan partu hartu zuen. 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zen. 2023an Arabako Bertsolari Txapelduna izan zen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2016ko Arabako Eskolartekoa, Armentian