Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maialen Lujanbio

Datu pertsonalak

Izena
Lujanbio, Maialen
Izen abizen osoak
Lujanbio Zugasti, Maialen
Jaiotza
1976 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Arte ederretan lizentziaduna. Bertsolaria afizioz eta ofizioz.

Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen urteetan, eta haien bidez murgildu zen pixkanaka bertso-munduan. 15 urterekin ekin zion plazaz-plazako ibiliari, bere belanaldiko beste zenbait bertsolari gazterekin bateratsu.

2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta lautan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. Euskal Herriko bertsolari txapelduna da bi edizioetan (2009, 2013).

Bere bat-bateko bertsokera landu eta garatzeaz gainera, bertsotik abiatutako bestelako sorkuntza ariketak ere abiatu izan ditu Maialen Lujanbiok: 2006.etik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez, "Ornitorrinkus" diska-liburua eman zuten argitara. 2011.ean "Txori Mugariak" irrati performancea sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013.eko udan, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua aurkeztu zuten Erkizia eta Lujanbiok.

Letren bueltan bizi da Maialen Lujanbio. Bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Hondarribian, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan
Lehen plaza "serioa": Hondarribiako kofradian, Martxoak 8-aren aitzakian,1992-03-08an.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Hernaniko Txapelketa 1996: finalista
Lizardi saria 1991: finalista
Lizardi saria 1992: 2. eta bertso onenaren saria
Lizardi saria 1993: 2.
Osinalde saria 1992: 1. eta bertso onenaren saria
Xenpelar saria 1990: finalista
Xenpelar saria 1991: finalista eta bertso onenaren saria
Bertso-paper lehiaketak
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa bertso idatziak 1991: 1. saria.15-18 urte artekoen mailan.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

hait_txt_liburuak
Hautatutako bertsoak erabili izan dituzte zenbait liburutan
Argitaratutako grabazioak
Letragile gisa: Maixa eta Ixiar; Alaitz eta Maider; Anje Duhalde; Mikel Errazkin; Mikel Markez eta Oskorrirekin (kantak?)
Ekoizpen oharrak
"Ornitorrinkus" hitz eta hotsen ikuskizunaren sortzaile da, Judith Montero saxo-jotzailearekin batera.