Periodical Performances - View details   To know more about this section

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (26. 2014. Orio)

Irformation

Performance type
Txapelketa
Place
Orio
Final date
2014-06-21
Extension
Basque Country
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
http://www.bertsozale.com/eu/eskolartekoa-1

Participants

Organizers
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Ikastolen Elkartea
Participants
Abarrategi, Peru
Arrausi, Maddalen
Arregi Markuleta, Maider
Bizkarra, Aitor
Capot, Ibai
Galarza, Asier
Ibañez, Iñigo
Lasarte, Mikel
Lopez, Maddalen
Sasco, Nahia
Servier, Aitor
Presenters
Gaztelumendi, Beñat
Conductors Team
Alberdi, Maddi
Fernandez, Maier
Gabirondo, Peru
Garmendia, Aizpea
Mendibil, Maddi
Mikelarena, Andoni
Palazuelos, Amaia
Rezusta, Iñaki
Usarralde, Inaxio
Champion
Arregi Markuleta, Maider
Parte hartzeari buruzko oharrak
Txapelketaren egutegia : 15-18 urtekoak, bat-batekoan

>> Kanporaketak

ARABA
-Maiatzean 3 kanporaketa saio izango dira.

BIZKAIA
-Maiatzak 20, Deustu, 15:00etan
-Maiatzak 21, Algorta, 15:00etan
-Maiatzak 22, Bermeo, 15:00etan
-Maiatzak 23, Elorrio, 15:00etan

GIPUZKOA
-Martxoak 7, Zarautz. Urpekoak elkartea (Azken Portu), 19:00etan.
-Martxoak 14, Lasarte. Harrieskaileta elkartea, 19:00etan.
-Martxoak 21, Zumarraga. Ama-Lur elkartea, 19:00etan
-Apirilak 4, Mutriku. Gaztetxea, 19:00etan
-Apirilak 10, Azkoitia. Iraurgi elkartea, 19:00etan
*Bertso-afaritarako sarrerak salgai www.bertsosarrerak.eu atarian jarriko dira.

IPARRALDEA
-Apirilak 26, Baigorri. Bi kanporaketa saio izango dira, Oronozia aterpetxean, haurren Topaketen barnean.

NAFARROA
-Apirilak 4, Iruñea, Kalekalde elkartea. Eskolarteko saioaren ondotik bertso-merendua izango da Julen Zelaieta eta Amaia Elizagoien bertsolariekin.

FINALAK, Bertso-eskolen Egunaren baitan
-Arabako Bertso-eskolen Eguna maiatzan izango da.
-Bizkaiko Bertso-eskolen Eguna. Ekainak 7, Gernika, 11:30etan.
-Gipuzkoako Bertso-eskolen Eguna. Maiatzak 11, Arrasate. Amaia Antzokian, 11:00etan
-Iparraldeko Bertso-eskolen Eguna. Maiatzak 31, arratsaldez.
-Nafarroako finala eta bertso merendua apirilan izango da.
-Euskal Herriko finala eta festa. Ekainak 21, Orio.

>> Eskolartekoa kopurutan
-Guztira 14 kanporaketa saio izango dira, eta 6 final eta festa.
-15-18 urteko 132 gazte ariko dira bertsotan. Gai-jartzaile taldean parte hartzeko aukera ere emango zaie kideei.
-Gaztetxo horiek Euskal Herriko 37 bertso-eskoletako partaideak dira.

Description

Oinarriak
>>> Abiatzera doa Eskolarteko berria
Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatuko dugu, lehen aldiz, herrialde guztietan oinarri nagusi berak konpartituko dituen Eskolartekoa. Berrituta dator filosofian eta formatuetan.

>> Txikientzat bertso merenduak
15 urtez beherako haurrek ez dute Txapelketan lehiatuko. Bertso merenduak egingo dira eurentzat hainbat herritan, inguruko bertso-eskoletako taldeak elkartuz, eta giro hurbilean bertsotan eginez.

>> 15-18 urtekoak Txapelketan
Gazteek Txapelketa gustuko dutela adierazia dutenez, urtean zeharreko bertso merendu eta gazteen saioez gain, 15-18 urtekoek Txapelketan ere parte hartzeko aukera izango dute, nahi duten rolean: bertsolari gisa zein gai-jartzaile gisa. Antolakuntza lanetan ere parte hartzeko gonbita egingo zaie.
Kanporaketak herrialdeka egingo dira, formatu goxoan: bertso afariak zein bertso merenduak eginez, edo saioak eskainiz areto txikietan.
Herrialdetako finalak, berriz, oholtzan izango dira, herrialdeko Bertso-eskolen Egunaren baitan.
Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 21ean izango da, Orion.

>> Sari nagusia: negulekuak
2014ko Gabonetako oporraldietan antolatuko dira, lehen aldiz, EH mailako negulekuak; 15-18 urteko gazteei zuzenduta, aterpetxe batean. Bertan parte hartzeko aukera zabalduko zaie bertso-eskoletako gazte guztiei. Eskolartekoan EHko finalista izan direnek, berriz, dohainik izango dute egonaldia.


>>> Zer da Eskolartekoa?
Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, euren hurbilekoak bertsozaletzeko eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko, ikasturtean zehar egiten diren ekimenen bilduma da Eskolartekoa.
Ekimen ezberdinok osatzen dute Eskolartekoa: gazteentzat saioak, bertso merenduak, barnetegi eta topaketak, bertso-eskolen egunak, udalekuak, negulekuak, idatzizko sariketak, bat-bateko txapelketa.

Eskolartekoaren antolatzaile nagusiak Bertsozale Elkartea, bertso-eskolak eta Ikastolen Elkartea dira.


>>> Zer da Eskolartekoak eragin nahi duena, partaideengan?
Haur eta gazteei, euren neurriko saioak eskaintzea, rol anitzetan aritzeko bide ematea, adinkideekin harremanak egitea eta bertsolariekin zuzeneko harremana izatea.

Bertso-eskolatan, bertsotan egiteko motibazioa piztea, rol ezberdinak lantzeko bide ematea, saioen antolakuntzan trebatzeko aukera bat izatea, beste bertso-eskolekin harremanak egitea, eta talde lana zein bakarkakoa uztartzea eta biei balioa.

Inguruan (adinkideengan, gurasoengan, ikastolan, herrian), adinkideak ekimen hauetara erakartzea eta zaletzea, herriko bertso-eskola ezagutzera ematea eta herrian bertso ekimenak sustatzea.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search