Periodical Performances - View details   To know more about this section

Baztan Bidasoako Bertso-Paper Lehiaketa (29. 2016. Bera)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bera
Beginning date
2016-04-05
Final date
2016-06-03
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-05-20
Extension
Eskualde mailakoa
Website
http://www.berakoagenda.eus/archivos/1199

Participants

Organizers
Berako Bertso-Eskola (Bortzirietako BE)
Berako Udala. Kultura

Description

Saritutako lana
A maila (10 urte arte)
1. Saria: Mendira joan gara. Amaiur Goñi Elortza (Bera)
2. Saria Herriko bestak. Asier Barberena (Baztan)

B maila (11-14 urte)
1. Saria: Bizi berri baten bila. Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera)
2. Saria: Bortxaketa. Ninbe Urtxegi Urra (Igantzi)

C maila (15-18 urte)
1. Saria: Herria eta hizkuntza. Olaia Inziarte (Oronoz)
2. Saria: Jaiotza-Heriotza. Peio Iriarte Etxeberria (Irun)

D maila (18 urtetik goiti)
1. Saria: Asmatu huen Joxe Manuel. Julen Zelaieta Iriarte (Bera)
2. Saria: Behobia Donostiako nobatoa. Aitor Arotzena Albitzu (Lesaka)
Aipamena: Barrote artetik txoriari. Joseba Aranibar Almandoz (Bera)
Oinarriak
Baztan-Bidasoako hogeita bederatzigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko bertsoak onartuko dira gai, doinu eta neurri librearekin.

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A mailan, 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 30 euro (bigarrena);

B mailan, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 70 euro (bigarrena);

C mailan, 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 120 euro (bigarrena);

D mailan, 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa eta 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa eta 150 euro (bigarrena).

Bertsoak maiatzaren 20ra arte bidali beharko dira helbide honetara: Berako Kultur etxea. Baztan-Bidasoako XXIX. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua, 11. Bera 31.780 (Nafarroa).

Bertsoak onartuak izateko izenburua eta adina eramanen dute bakarrik agerian. Bertze gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua paratuko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman. Sariak Berako Kultur Etxean ekainaren 3an, ortziralea, arratsaldeko 18:00etan eginen den ekitaldian banatuko dira.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search