Periodical Performances - View details   To know more about this section

Arabako Bertsolari Txapelketa (13. 2017)

Irformation

Performance type
Txapelketa
Beginning date
2016-10-28
Final date
2017-04-01
Extension
Araba
Extension
Herrialde mailakoa
Website
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017

Description

History
1984. urtean jokatu zen lehendabiziko edizioa. Arabako bertsogintzaren hobetzeko grinaren eta Arabako bertsolaritzaren erakuslehioa da Arabako Bertsolari Txapelketa. Gaur egun, bi urtetan behin jokatzen da.

Arabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere, Arabako bertsolaritzaren historia garaikidea 1982an hasi zen, Aiaraldeko eta Gasteizko bertso eskolak sortu zirenean.

Txapelketa lehenengo aldiz 1984an antolatu zenetik aldaketa dezente jasan ditu gaurdaino, izena eta izana aldatu dituela esan daiteke. Baina emandako aldaketa eta aurrerapauso guztiei esker lortu dugu gaur egun gauden lekuan egotea.

1984an Arabako Lehendabiziko Bertsolari Txapelketa antolatu zen. Baina 2002ra bitartean Arabako Bertsolari Txapelketak izenik izan ez bazuen ere, Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso Sariketa izan zen Arabako bertsolarien indarrak neurtzeko plaza beste herrialdeetakoekin batera, 1990ean hasi eta 2001era arte.

Arabako Txapelketa ofizialik ezean, Araba-Bizkaiko txapelketa izan da 1987tik 2000. urtera arte arabarrek Txapelketa nagusirako txartelak eskuratzeko lekua. Baina 2000. urtean Arabak bere bidea egitea erabaki zuen eta bere ordezkaritza propioa izan zuen 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Bide horretatik etorri zen berriro Arabako Bertsolari Txapelketa, 2002an. 2009ra arte urtero jokatu zen. Sustraiak errotuz izan zen 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketako leloa, eta horixe izan da Arabako Bertsozale Elkartea sortu zenetik, eskuartean izan dugun erronka. Gaur egun, herrialde osoan lantzen da bertsolaritza ikastetxez ikastetxe, hainbat herritan bertso-eskolak daude, eta bertsolaritzaren lanketa, sustapena eta transmisioa eskualde guztietara zabaldu da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa arrakastatsuak ilusio eta indar berriekin jarri gintuen 2010era begira. Hazteko gogoz, Arabako Kuadrilla artekoa antolatu genuen, ez zen banakako txapelketarik egon. Arabako Bertsolari Txapelketa bere laugarren garaian sartu zen 2011.urtean. Maiztasun aldaketa ekarri zuen. Geroztik, Arabako Bertsolari Txapelketa bi urtetan behin jokatzen da.

Arabako Bertsolari Txapelketaren hamahirugarren edizioa da 2017ko hau. 2015eko egitura berdina izango du: 18 bertsolari, bertsolari bakoitzak bi aldiz kantatuko du, saio guztiak aretoetan, 6 saio eta finala, 2013ko edizioan baino bertso puntuagarri gehiago.

Arabako bertsozaleentzat plaza garrantzitsua izanik, Arabako bertsogintzaren agertoki garrantzitsua da txapelketa; Arabako bertsolari, gai-jartzaile eta epaileentzat kontzentratzeko plaza bat da txapelketa. Beren burua frogan jartzeko plaza bat da txapelketa. Froga horrek bertsoarekin duten harremanean hausnarketa bat egitea dakar, ezinbestean, eta horrek asko aberasten du bertso-mugimendua.

Structure

  • Arabako Bertsolari Txapelketa (13. 2017) Kanporaketak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (13. 2017) Finalaurrekoak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (13. 2017) Finala
Performances
2016-10-28 Maeztu Txapelketa
2016-10-29 Lantziego Txapelketa
2016-11-04 Izarra Txapelketa
2016-11-05 Araia Txapelketa
2017-02-05 Langraiz-Oka Txapelketa
2017-02-12 Zigoitia Txapelketa
2017-02-19 Dulantzi Txapelketa
2017-03-04 Legutio Txapelketa
2017-03-11 Laudio Txapelketa
2017-03-18 Aramaio Txapelketa
2017-04-01 Gasteiz Txapelketa
Sailkapena
1. Oihane Perea Perez de Mendiola: 591.50
2. Asier Otamendi Alkorta: 590.50
3. Manex Agirre Arriolabengoa: 390.00
4. Xabi Igoa Eriz: 384.50
5. Iñaki Viñaspre Simon: 380.50
6. Serapio Lopez Ortueta: 372.00
Champion
Perea, Oihane
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search