Periodical Performances - View details   To know more about this section

Baztan Bidasoako Bertso-Paper Lehiaketa (30. 2017. Bera)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Bera
Beginning date
2017-04-07
Final date
2017-06-02
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-05-19
Extension
Eskualde mailakoa
Website
http://www.berakoagenda.eus/archivos/1397

Participants

Organizers
Berako Bertso-Eskola (Bortzirietako BE)
Berako Udala. Kultura
Champion
Garro, Iban

Description

Saritutako lana
A maila (10 urte arte)
1. Saria: Bertsolariak beti… . Intza Zubieta (Bera)
2. Saria: Aitaren kantua. Axuri Zapiain Arlegi (Bera)

B maila (11-14 urte)
1. Saria: Aiton amonak. Iratxe Muxika Karrion (Lesaka)
2. Saria: Nirekin etorri zaitez. Jontxu Urrusolo Elgorriaga (Lesaka)
Aipamena: Sendaviva. Oihana Arruti Terreros (Lesaka)

C maila (15-18 urte)
1. Saria: Sorginei. Ekhiñe Zapian Arlegi (Bera)
Aipamena: Maiteminduta. Maddalen Arozena Fresneda (Lesaka)

D maila (18 urtetik goiti)
1. Saria: Aita badator… ai ama. Iban Garro Alzuri (Lesaka)
2. Saria: Bizi-min-mizi. Eneko Fernandez Maritxalar (Lesaka)
Aipamena: Isidoro… sekula ez da berandu eta I-bilerak. Julen Zelaieta Iriarte (Bera)
Oinarriak
Bertsoak 2017ko maiatzaren 19ra arte aurkezten ahal dira

Baztan-Bidasoako hogeita hamargarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A maila: 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B maila: 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Bertsoak maiatzaren 19ra arte bidali beharko dira helbide honetara:

Berako Kultur etxea
Baztan-Bidasoako XXX. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)

Bertsoak onartuak izateko izenburua eta adina eramanen dute bakarrik agerian. Bertze gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua paratuko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman. Sariak Berako Kultur Etxean ekainaren 2an, ortziralea, arratsaldeko 18:00etan eginen den ekitaldian banatuko dira.

Structure

Performances
2017-06-02 Bera Lehiaketa
Champion
Garro, Iban
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search