Biographies - View details   To know more about this section

Joan Etxamendi "Bordel"

Personal details

Name
Etxamendi, Joan "Bordel"
Complet name and surname
Etxamendi Larralde, Jean
Birth
1792 Luzaide + Luzaide < Zangozako Merindadea < Navarre < Basque Country
Death
1875 Luzaide + Luzaide < Zangozako Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Specializations
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Jaio eta hurrengo urtean kanpora aldegin behar izan zuten, Luzaidetarrek, Frantziako Iraultzaren tropak sartu zirelako. Hiru urtez egon ziren kanpoan. Etxe guztiak erreta aurkitu bide zituzten. Oraingo Bordelia bazter-etxea bertsolariak berak altxatakoa da (1859). 1823an Donostian soldadu zegoela desertatu egin zuen eta preso hartu zuten.

Juana Harriet-ekin ezkondua, bi alaba eta bi seme ukan dituzte. Jitez eztia, euskal kantuak eta bertsuak biziki gustatzen zitzaizkion. Kanpoko lanetara zihoalarik, ez zituen inoiz ahazten papera eta luma. Horrelaxe, batzuetan, pentze edo landa baten erdian, gogora jin zitzaiona, berehala idazten ahal zuen. Zorigaitzez haren bertsu gehienak galdu dira baina haren izena beti agertzen baita Etxahun eta Otxalderen ondoan, horrek erran nahi du bertsulari ona zatekeela.

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Aldudeko kantiak ; Bankako neskatuak ; Bihotza zeraut nigarrez urtzen ; Ene andregaiari ; Donostian Soldado (1823) ; Limiten gainian ; Mendekoste festetan ; Karlisten gerlako kantiak (1838) ; Sortuz geroz guziek