Biographies - View details   To know more about this section

Mari Xan Minaberry "Atalki"

Personal details

Name
Minaberry, Mari Xan "Atalki"
Complet name and surname
Minaberry Etxart, Marie Jeanne
Birth
1926 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea

Biographical details

Biography
Ofizioz, Mari Xan Minaberry, lehenik herriko-etxeko idazkari egon da bere sorterrian, Bankan (Baxenabarre). Ondotik, irakasle Baionan Saint-Louis-de-Gonzague ikastegian (1954-1957) eta Basque-Eclair egunkariaren idazkaria 1990 arte.

Emazte autodidakta, idazle eta olerkari oparoa, 28 urtetan hasi zen idazten. Bere idazlanak Herria, Gure Herria (Ande Reño izenordearekin), Almanaka, Pan Pin aldizkarietan agertu dira.

Berantago, haur eta gaztei zuzenduriko testuak idatzi ditu, 1983 bilduma batean argitaratu dituenak Haur Antzerkia kolekzioan.

Irratietako kolaboratzaile, kantu egile, 6 disko eta kazeta atera ditu. Besteak beste oraino, lan handia eraman du Haize Garbia elkartean, euskara ikasteko metodoak (liburu eta kazeta), gramatika eta hiztegiak argitaratuz laguntzen.

Bere argitalpenen artean 4 liburu ditu:"Xoria kantari", "Ikus entzun ikas", "Haurrak kantari", "Haurrak ikas azue". 3 antzerki eta bospasei haur antzerki. Horrez gain 6 disko eta kazeta. Oskorri taldeak diska bat atera zuen 1997an, "Marijane kanta zan", honen testuetan oinarrituz.

Ikas batasunaren sortzaile izanik Janamari Malharin anderearekin, erakunde honek biak omendu ditu Senperen 1992ko maiatzaren 23an.

Euskaltzaindiak Mari Xan Minaberry ohorezko euskaltzain izendatu du 1998an.

Argazki egilea: Ainize Butron

Other works

Bat-bateko bertso ezagunenak
Otozahar bati adio. (1968 saristatua); Esku miresgarriak (1960nsaristatua); Eguberri; Ofizioak;: Ama