Biographies - View details   To know more about this section

Oier Lakuntza

Personal details

Name
Lakuntza, Oier
Complet name and surname
Lakuntza Irigoien, Oier
Birth
1985 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Itsu-gorra izanik, akustikarekin arazoak izaten ditu batzutan. Transmisoreak eskeini izan dizkiotenean, lasaitasun handia izan da beretzat, zuzenean soinu seinalea nire audifonoetan jasotzeko aukera eman baitit horrek, egon zitezkeen oihartzun arazoak ekidinez.

Biographical details

Biography
Ikastolan hasi zen bertsotan, Unai Agirrek zuzentzen zuen bertso eskolan izena emanda. Han bi urte egin ostean, Iruñeko bertso eskolara pasa zen, Estitxu Arozenarekin. 2006-2013 urteen artean Arkaitz Goikoetxeak zuzentzen zuen Lekunberriko bertso eskolako kide izan zen, eta gaur egun Barañaingo bertso eskolan ibiltzen da. Gainera Gasteizko (bertan egiten baitu lan) talde batekin biltzen da bertsotarako.
2007ko Mariano Izeta sariketa irabazi zuen, eta beste zenbait sariketetan ere parte hartu du, hala nola, Bagare, Hernandorena eta Xalton. 2005ean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta orduz geroztik 2022 arte jokatu diren Nafarroako txapelketa guztietan parte hartu du, 2019koan izan ezik. Horietako azken seietan finalerdietara iritsi da.