Biographies - View details   To know more about this section

Ximun Ibarra "Zubikoa"

Personal details

Name
Ibarra, Ximun "Zubikoa"
Complet name and surname
Ibarra Ibarra, Ximun
Birth
1905 Sunbilla + Sunbilla < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country
Death
1979 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Ximun Ibarra nafartarra oihanetako langile eta ikazkin zen Iratin. Teodoro Hernandorenak han aurkitu zuen 1946an Goikoetxearekin batean, Ipar Euskal Herri osoan zebilelarik bertsulari bila Donibane Lohizuneko sariketa antolatu nahian.

Publikoan agertzeko uzkur baitzegoen Sunbillarra, Hernandorenak Zubikoa izengoitia edo izenordea eman zion lasaitzeko. Alabaina, Ibarra neguan Sunbillara itzultzen baitzen, euskararen kontrako erasoetaz beldur zen.

Bankan "Behereko-borda" baserrian bizi zen. 1955an Petra Telletxea bankarrarekin ezkondu eta 2 seme-alaba ukan zituzten.

Bertsulari alaia eta trebea zen, gehien bat Hernandorena sariketetan eta Nafarroako txapelketan ariko dena. Xalbador gaztea zelarik oraino, aitortu zuen zertxobait maisutzat zaukala.

Zubikoa 1979an zendu da. Xuxen bi urte beranduago, Bankako herriak omendu zuen, 1981ko maiatzaren 17an.

Informazio gehiago: SOULE, Beñat. "Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez", Euskaltzaleen Biltzarra, 2011.