Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (3. 2012)

Información

Tipo de actuación
Txapelketa
Fecha comienzo
2012-09-19
Fecha final
2012-11-10
Extensión
Herrialde mailakoa
Sitio web
www.xilaba.net

Descripción

Weberako aurkezpena
XAPELKETA , XAPEL META
Duela ez hainbertze zikiroetan bertsulariak kantuan hasten zirelarik
gazte gehien-gehienak ostatura abiatzen ziren, hura aspergarria zelako,
zaharrena, konpreniezina, betikoa. Urte hauetan hori gerta ez dadin lan
egiten ari gara.

Euskal Herria euskarari esker biziko dela sinesten dugu eta euskara berriz
gazteentzat erakargarria delako. Bertsuarekin hori dugu erreusitzen:
euskararekin jostatzea eta gozatzea. Horregatik dugu gogo berezia
xapelketarekin, ez xapeldun baten hautatzeak fitxik konponduko
duelakoan, bainan euskaraz aritzearen harrotasuna trasmitituko diegulako
hemengo gazteei, eta ez hain gazteei.

Ikastola eta eskoletara bertsularitza lantzera joaten garenean haurrak
euskaraz jostatzearekin harro izaitea nahi dugu, eta ez lotsaz (haien
buraso eta aitatxi-amatxi anitz bezala). Badakigu ez direla denak
bertsulari izanen, bainan hortik aterako dira biharko epaileak, gai-egileak,
antolatzaileak, aurkezleak, entzuleak, edo ez dira nehondik aterako.
Horretan lagunduko du txapelketak. Ez dugu xapelaren lehiarik nahi, bainan
bai xapelaren itzala.

Eta milesker parte hartuko duten bertsulariei (eta epaileei, gai-egileei,
aurkezleei, laguntzaileei), proiektu baten alde arriskatu dutelako beren
erosotasuna, talde baten eta amets baten distira bilatu dutelako beren
burua ilundurik ere. Horrelako Herria nahi dugu, ematen dakiena. Denentzat
da xapela.

Inarros ditzagun beraz gure baitako hizki guziak denen artean herri
euskaldun baten osatzeko, denen artean xapel andana banatzeko eta
euskaraz eta bertsutan herriz herri gozatzeko!

Estructura

  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (3. 2012) Kanporaketak
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (3. 2012) Finalerdiak
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (3. 2012) Finala
Actuaciones
2012-10-06 Altzürükü Txapelketa
2012-10-13 Kanbo Txapelketa
2012-10-20 Hendaia Txapelketa
2012-10-27 Donibane Garazi Txapelketa
2012-11-10 Baiona Txapelketa
Sailkapena
Amets Arzallus………784
Odei Barroso…………761,5
Sustrai Colina………448,5
Maddi Sarasua………414
Eneritz Zabaleta……405,5
Xumai Murua…………387,5
Campeón/a
Arzallus, Amets
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas