Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Plazatik Gaztetxera (14. 2015)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Fecha comienzo
2015-05-08
Fecha final
2015-06-13
Extensión
Euskal Herri mailakoa
Sitio web
http://topatu.info/

Descripción

Oinarriak
Maiatzaren 8an hasiko da XIV. Plazatik Gaztetxera Txapelketa. Lehen kanporaketa Soraluzeko Gaztetxean izango da, eta ekainaren 13an amaituko da Markina-Xemeinen. Guztira zazpi saio izango dira eta 32 bertsolarik parte hartuko dute. Azken edizioetan bezala, aurten ere bikoteka parte hartuko dute bertsolariek txapelketan.

Edizio berriak helburu zaharrak betetzen jarraitzeko asmoa dakar. Bertsolari gazteeri kantatzeko aukera ematea, baita bertsoa gazteengana gerturatzea ere. Modu honetan, antolakuntza lanetan ari diren zazpi gazte asanbladen artean egingo dituzte epaile, gai jartze eta bestelako lanak ere. Horretarako, arloka lanean ari diren taldeak sortu dira. Urteen lanarekin, ingurune batean sustraitu den txapelketa dela esan daiteke. Hori baliatuz, bestelako txapelketa ereduak bilatu eta probatu nahi dira. Berrikuntza bila baino, molde atsegin eta erakargarrietarantz, bertsolari, entzule zein epaileentzat.

Txapelketak hiru fase edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek parte hartuko dute. Guztira hamasei bertso-bikote; horietako zortzi pasako dira finalerdietara. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da; gainerako laurak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Bigarren fasean bi finalerdi izango dira. Horietako bakoitzean lau bertso-bikote. Finalerdietako saio bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Beste biak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da.

Plazatik Gaztetxera Eguna

Txapeleketa borobiltzeko, Plazatik Gaztetxera Eguna egingo da Markina-Xemeinen, Ekainak 13an. Egun guztiko egitaraua prestatzen ari gara eta tartean izango da aurtengo edizioko finala.

Hurrengo zerrendan agertzen dira kanporaketa guztiak eta horietan kantatuko duten bertsolariak.

EGIN BEHARREKO LANAK:

Kanporaketan, bikote bakoitzak lau ariketa egin beharko ditu, hau da, bertsolari bakoitzak bina ariketa. Hurrengoak dira kanporaketetako ariketak:

- Ofizioka Zortziko Handian, hiruna bertso
- Ofizioka Zortziko Txikian, hiruna bertso
- Ofizioka Koplatan, hiruna bertso osatu arte
- Bakarka doinu eta neurri librean bina bertso

Finalerdietan, puntu erantzunak eta bukaera emanda bertsoa kantatzeko ariketak gehituko zaizkie aurrez aipatuei.

Ariketa horiek egin ostean, epaileen puntuaketaren arabera, bikote bat pasako da buruz burukora. Buruz burukora pasako den beste bikotea, Plazatik Gaztetxeran ohitura den moduan, publikoak aukeratuko du, beti ere, epailiaren erabakiarekin bat egiten ez badu. Enztuleak zein epaileak ados baleude, puntuazioz lehen bi bikoteen artean egingo da buruz-burukoa.

Buruz burukoan ondoko ariketak egin beharko dira:
- Ofizioka Hamarreko Txikia, hiruna bertso
- Gaia emanda, bakarka doinu eta neurri librean bina bertso

Estructura

Actuaciones
2015-05-08 Soraluze Sariketa
2015-05-09 Mutriku Sariketa
2015-05-15 Eibar Sariketa
2015-05-16 Elgoibar Sariketa
2015-05-22 Antzuola Sariketa
2015-05-29 Deba Sariketa
2015-06-13 Markina-Xemein Sariketa
Sailkapena
Eli Pagola Apezetxea – Eñaut Martikorena Lizaso. TXAPELDUNAK.
Aitor Salegi Martija - Aitor Irastorza Fadrique
Mikel Iturriotz Etxaniz – Amaia Iturriotz Etxaniz
Aratz Igartzabal Bidegain - Gorka Maiz Alustiza
Campeón/a
Martikorena Lizaso, Eñaut
Pagola, Eli
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas