Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Plazatik Gaztetxera (15. 2016)

Información

Tipo de actuación
Sariketa
Fecha comienzo
2016-04-15
Fecha final
2016-05-21
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Descripción

Oinarriak
Udaberriarekin batera aurten ere Plazatik Gaztetxera sariketa badator gure gaztetxeetara. Apirilaren 15ean emango diogu hasiera txapelketari Eibarren. Azken urteetako ohiturari jarraituz, beste behin zazpi saio izango dira eta 32 bertsolarik parte hartuko dute. Bikotekako formatuan jarraituko dugu eta aurtengo honetan, herri berriak ere sartuko dira sariketa antolatzera, Bergara eta Ondarruko gaztetxeak hain zuzen.

Gure helburuak hasiera batean jarri zirenak izaten jarraitzen dute. Urterik urteko lanarekin gure herrietako zein Euskal Herriko bertsolari gazteei kantatzeko aukera eman nahi diegu, eta era berean, bertsoa gazteengana gerturatu, gaztetxeak erabiliz horretarako tresna gisa. Hau guztia aurrera atera ahal izateko, zazpi gazte asanbladetako kideok elkarlanean dihardugu, txapelketari berari forma bateratu bat eman nahian, herrian herriko berezitasun eta testuinguruak kontuan hartuta. Plazatik Gaztetxera txapelketa eredu berriak martxan jartzeko gune gisara ikusten dugunez, eredu formal lehiakorraren planteamendua alde batera laga nahi izaten dugu, nahiz eta txapelketa bat den neurrian lehia beti hor egongo den.

Helburu hori kontuan izanda, aurten saioak epaitzeko sisteman berrikuntzak sartuko ditugu; bertso bakoitzari epailetalde batek puntuazio jakin bat eman beharrean, publikoko talde aukeratu batek (57 pertsonez osatua) gehien iritsi den edo transmititu duen bikotea aukeratuko du, matematiketan sartu barik.

Horrez gain, ariketa berriak ere sartuko ditugu, saioari bizitasuna eta umorea eman asmoz. Esan bezala, txapelketari formaltasuna kendu nahi genioke neurri batean, hau da, txapelketetan ohikoak ez diren ariketak sartuz, inguru edo klima erosoago bat sortzea da helburua (bai bertsolari zein entzuleentzat).

Txapelketak, iazko egiturarekin jarraituz, hiru fase edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek parte hartuko dute. Guztira hamasei bertsobikote; saio bakoitzetik bi bikote pasako dira finalerdietara, sailkatuak aukeratzeko talde berezi honen eta publikoaren epaia erabiliko dira.

Bigarren fasean bi finalerdi izango dira. Horietako bakoitzean lau bertsobikote. Kanporaketetako logika mantenduko dugu eta modu berean aukeratuko dira finalera pasako direnak, alegia, saio bakoitzeko bi.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da.

Plazatik Gaztetxera Eguna

Txapelketari azken puntua jarri asmotan, aurten ere Plazatik Gaztetxera eguna antolatuko dugu maiatzaren 21ean Mutrikun. Egun guztiko egitaraua egongo da, finala tartean jokatuko delarik, noski.

Beheko zerrendan dator aurtengo edizioan nork eta non kantatuko duen.

EGIN BEHARREKO LANAK

Alor honetan aldaketatxo batzuk aurreikusi ditugu. Hauek izango dira bertsolariek egin beharko dituzten lanak:
- Hasierako agurra (publikoa agurretik konkistatzeko ahalegina)
- Zortziko Handian 3na bertso (bertsolari guztiek)
- Zortziko txikian 3na bertso (bertsolari guztiek)
- Herri bakoitzeko berba asmatzeko ariketa. Bikote bakoitzari 2na berba emango zaizkio (herriko euskalkikoak) eta berba horren esanahia zein den asmatzen saiatuko da bertsolaria. Bikoteko bat saiatuko da lehenengo berbarekin eta bestea bigarren berbarekin, asmatu ezean, bere bikotekideak izango du aukera.
- Gaia emanda 4na kopla.
- Bakarka 2na bertso.

Aurten buruz burukorik ez da egongo. Botoak kontatu bitartean segidilaren bat kantatzen edo puntuka jarriko ditugu bertsolariak.

JARRAIPENA TOPATU.INFO

www.topatu.info gazte komunikazio proiektuarekin elkarlanean jarraipen berezia egin ahalko zaio txapelketari, finalerdietan zein finalean. Oraindik jarraipen formatua zein izango den zehaztu barik dago.

Horrez gain, www.bertsoa.eus euskarri digitalean kanporaketetako bertsoaldi hautatuak egongo dira ikus eta entzungai, herri bakoitzak grabatzea erabakitzen badu behintzat.

Txapelketaren nundik norakoak jarraitzeko aukera izango da beraz. Jokatuko diren saioen berri ohiko bertso agendetan ere edukiko duzu, aipatu berri ditugun bi web orrialdeez gain.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas