Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018) Udabarriko fasea
Información
- Tipo de actuación
- Txapelketa
- Lugar
- Bizkaia
- Fecha comienzo
- 2018-04-14
- Fecha final
- 2018-05-26
- Extensión
- Bizkaia
- Extensión
- Herrialde mailakoa
- Sitio web
- https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2018
Participantes
- Organizadores
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Grupo organizador
- Participantes
- Grupo de Conductor/as
- Jueces
Descripción
- Oinarriak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea apirilaren 14an hasiko da Bilbon, eta maiatzaren 26an amaituko da. Guztira 13 saio egingo dira lehenengo fase honetan, Bizkaiko 11 herritan. Bi herritan goizez eta arratsaldez jokatuko dira kanporaketak.
78 bertsolarik eman dute izena udabarriko fasean, horietatik 23 bertsolarik kantatuko dute lehengoz Txapelketan.
Udabarriko fasearen ostean, udazkenekoa etorriko da. Horretan 30 bertsolarik kantatuko dute, udabarriko fasetik sailkatutakoak eta 2014ko finalista izan zirenek edukiko dute horretarako aukera. 2016an finalista izandakoak finalaurrekoetako fasean hasiko dute Txapelketa. - Historia
- Historia
1981ean Xabier Amurizak eratutako bertso eskola ereduaren harira, urte bira, 1983an sortu zen Bizkaiko Bertsolari Ikasleen Elkartea. Geroago, Santutxuko Bertso Eskolak hartu zituen haren zereginak. Bi bertso eskolak bat eginik sortu zuten 1993ko apirilean Bizkaiko Bertsozale Elkartea.
Bertso eskoletan egindako eragiletza lanari gehiago gehitu zitzaizkion gero: zabaltze lanak, ikerkuntza lanak, edota hezkuntza arautuan egiten diren lanak, besteak beste.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren historia Elkartearen aurretik hasi zen, ordea, 1958an. Dena dela, gerra aurretik ere sariketa bi antolatu ziren Bizkaian: 1929an Mungian, eta 1930ean, Getxon.
1958an hasi eta 1966ra bitartean Bizkaiko zazpi txapelketa antolatu ziren Euskaltzaindiaren eskutik. Ostean 21 urteko etena etorri zen, eta hurrengo Txapelketa 1987koa izan zen. Dena dela, 1987ko Txapelketa Araba-Bizkaiko Txapelketa izan zan, eta horrela izan zen, 2000. urtera arte. Orduan arabarrek euren bidea egitea erabaki zuten, eta 34 urteren ostean, berriro ere Bizkaiko Txapelketa egin zen. Egitura ere bere sustraietara bueltatu zen, eta Eskualdeetako Txapelketak berreskuratu ziren, gainera.
2000. urtetik aurrera ahalegin handia egin du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sustapenaren arloan. Horrela, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa elikatzeko lanak egin dira bide desberdinetatik. Azken urteetan ahalegin berezia jarri da talde teknikoen sendotze lanean: gai-jartzaile, epaile, komunikazio talde eta talde antolatzaile zabal eta anitzak lortzeko bidean.
2016ko Txapelketan eskualdeko txapelketen ordez Udabarriko Fasea gehitu zaio Bizkaiko Txapelketari (eskualdeko Txapelketa independenteak antolatzen dira).
Estructura
- Actuaciones
- Sailkapena
- Udazkeneko faserako sailkatu diren bertsolariak hauek dira:
1 Aitor Bizkarra Ruiz
2 Josune Aramendi Perez
3 Txaber Altube Sarrionandia
4 Peru Vidal Gurrutxaga
5 Arrate Illaro Etxebarria
6 Ander Elortegi Garatea
7 Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'
8 Julen Erezuma Arzanegi
9 Asier Galarza Garai
10 Julen Ibarguengoitia Ordorika
11 Imanol Uria Albizuri
12 Inazio Vidal Gurrutxaga
13 Peio Ormazabal Villanueva
14 Ander Ucelay Aristi
15 Joseba Barandiaran Andueza
16 Malen Amenabar Larrañaga
17 Gorka Pagonabarraga Agorria
18 Itxaso Paia Ruiz
19 Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua'
20 Arkaitz Zipitria Mendizabal
21 Unai Mendiburu Valor
22 Iñaki Iturriotz Zuluaga
23 Garikoitz Sarriugarte Onaindia
24 Asier Alcedo Cano
25 Ibai Amillategi Omaetxebarria
26 Iker Apraiz Solaguren
27 Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo'
28 Ion Barrocal Besga
29 Paule Ixiar Loizaga Legarra