Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsolamintza (3. 2002)

Información

Tipo de actuación
Jardunaldia
Extensión
Euskal Herri mailakoa

Participantes

Organizadores
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Ikerkuntza
Participantes
Abril, Jon
Aizpurua, Karlos
Egaña, Andoni
Goikoetxea, Josu
Lujanbio, Maialen

Descripción

Oinarriak
BERTSOLAMINTZA III: GAIA GAI
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea antolatzaile duela, bertsolaritzari buruzko hausnarketa saioek osatzen dute Bertsolamintza. Aurtengoa hirugarren edizioa da, eta gaia gai hartuta arituko dira ponentziak emango dituzten bost lagunak: Jon Abril, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Karlos Aizpurua eta Josu Goikoetxea.

Azken Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Bertso Eguna igaro ondoren, bertsogintzaren aztergune bihurtu da gaia. Bost adituek gaiaren arlo ezberdinak aztertuko dituzte nork bere lanean. Ponentziak aurkeztu eta horien gaineko eztabaida sortzea da Bertsolamintzaren helburua.


SARRERA
Bertsozale Elkarteak, Iker taldearen eskutik, Bertsolamintza jardunaldien hirugarren ekitaldia abian jarri du. Bertsolaritzaren gaineko ikerketak urri dira, eta beharrak, asko eta askotarikoak. Gabezia horri erantzuteko sortu zuen Bertsozale Elkarteak Iker taldea; ikerketa-behar horiek aztertzeko eta bideratzeko, alegia.

Ildo horri jarraiki erabaki dugu Bertsolamintza jardunaldiak berriz antolatzea. Bertsolaritzaren inguruan gogoeta eta eztabaida sustatu nahi ditugu, eta horretarako, aski gai emankorra hautatu dugu: bertso-gaia bera.

Hala, Gaia gai izango du goiburu aurtengo aldiak; hortik abiatu dira eztabaidagai izango diren bost txostenak, eta bertso-gaiarekin zerikusia duten hainbat alderdi jorratzeko bide emango dute guztiek ere.

Abiapuntutik beretik, gogoetari eta iritzi trukeari tarte egin nahi izan diegu. Txostenak lantzeko, mintegia osatu dugu egileek eta Iker taldeko kideek, eta prestatu ditugun aurkezpenek ere horretarako balio izan dezaten nahi genuke: egungo bertsolaritzaren ezaugarriak, ildoak, aukerak, langaiak zein diren aurkeztu nahi diogu bertsozale orori, eta horien gaineko eztabaidetan parte hartzera gonbidatu.

Jardunaldi hauek bururatzeko, egun osoko saioa prestatu dugu Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, urriaren 26rako. Aukera aparta izango da txosten guztien edukia jasotzeko eta eztabaidan esku hartzeko. Bertso saio berezia ere izango da: txostenak landu dituzten adituek jarriko dituzte gaiak.

GOGOETA EGILEEN LAURPENAK:

Zertaz ari gara? Zertan ari gara?
Plazaz-plaza, kontu kantari dabil bertsolaria, gehienetan, gai emaile bat gidari hartuta. Azken urteotako jaialdietan proposatu diren gaien tematika aztertu, eta tema aipatuenak urtetik urtera berberak direla ikus daiteke. Zertaz kantatzen du bertsolariak herriz herri? Zertaz, eta nola? Zertaz kanta arazten dio gai emaileak? Zertaz eta nola? Zein da bertsolariaren ardura eta zein gai emailearena, tematikari eta orokorrean bertso saioari dagokionean?

Maialen Lujanbio

--

Nolako gaia, halako neurria?
"Zenbait gai motarentzat halako neurri jakin erabiltzen ohitu gara, bai gai-jartzaileak
lanak agintzerakoan eta bai bertsolariak aukera eskura duelarik. Askotan, batzuen
nahiz besteen aldetik ausardia falta baino ez du erakusten horrek. Gainera,
gai arin/sakon irizpidea erabiltzen dugu lanari neurria egokitzerakoan. Landuxeagoa
behar luke irizpideak, eta askotarikoagoa: gai denotatibo/konnotatibo; zu asko
azalduko diren gaiak eta ni asko azalduko direnak; berbaldia, bertsoaz gaindi,
saioa bera izatea bideratzen duten doinuak; hori eragozten duten aireak...".

Andoni Egaña

--

Gaia epailearen begirapean
Epailearentzat, gaia neurgailu bat gehiago da, baina bere garrantzia begi bistakoa da. Eta horregatik da garrantzitsua gaiaren inguruko hausnarketa egitea epailearen ikuspuntutik ere. Bertsolaria gaiaren barrenean edo kanpoan den epaitzeko, lehenik hitz horien definizioan sakondu beharko da, eta hori da txosten honen asmoa. Baina gaiak dituen bertze alderdiak ere aintzat hartuko ditugu.

Jon Abril

--

Formula magikoak
Gaia bertsolaria edo bertsolariaren sormena biluzteko estakurua da. Testu bezala formulatua edo ez, modu batera edo bestera idatzia izanik ere, gaia bertsotan aritzeko abiapuntua besterik ez da. Gaiaren zabalera estutzea edo gaiaren zehaztasunak garatzea bertsolariari dagokio. Bertsolaria libre da gai "irekia" zedarritzeko, eta libre gai "itxi" baten xehetasun bati edo testuinguruari helduta hesolak gainditzeko.
Formulazioak formulazio, bertsolariak gaia bere nortasunaren iragazitik pasa dezake edo distantzia baliatuz sortu. Areago, bertsolariak gai-emailearen gaia errefusatu, gai-emaileak deitu barik kantatu edo gaia bera metagai bihur dezake. Horren baitan, zertan geratzen da "gaitik kanpora" aritzea?

Karlos Aizpurua

--

Bertso jaialdiaren egitura: oreka eta ekilibrioa
Ekilibristak, alanbre gainean dabilenean, erortzeko arriskua dauka. Hala uste du ahoa zabalik hari begira dagoen ikusleak. Oreka galduko ote du?, galdetzen du. Ekilibrista, hala ere, oso gutxitan erortzen da. Eta erortzen denean, normalean sarea izaten du. Ekilibristaren eta bertsolariaren arteko konparazioa bete-betea izan liteke. Baina sar al genezake gai-jartzailea joko honetan? Zein funtzio betetzen du gai-jartzaileak bertso jaialdiaren nondik-norakoan? Jaialdiaren gidaritza eman diote. Pertsona kabala behar du izan. Etxean taiutu duen bertso saioaren egiturak zurruna eta aldaezina izan behar al du ala ekitaldian bertan eraldatzeko modukoa? Nola lortu bertsoaldi desberdinen arteko oreka? Ba al dago egin behar ez denik? Eta errezeta magikorik?

Josu Goikoetxea


EGITARAUA: III. BERTSOLAMINTZA 2002 "Gaia gai"

--GOGOETAK ETA GOGOETA EGILEAK

Bost ponentzia osatuko dira, “gaia” ardatz hartuta.
1. Gaia epaitzeko irizpideak. Ponentzia egilea: Jon Abril
2. Tematika. Ponentzia egilea: Maialen Lujanbio
3. Gaia eta neurria. Ponentzia egilea: Andoni Egaña
4. Gaiaren formulazioa. Ponentziaren egilea: Karlos Aizpurua
5. Saioaren egitura. Ponentziaren egilea: Josu Goikoetxea


TOKIAK, EGUNAK, ORDUAK ETA PONENTZIAK

2002-10-15 asteartea
Iruñea
Erraldoien txokoa 20,00
Maialen Lujanbio "Zertaz ari gara Zertan ari gara?"
Josu Goikoetxea "Bertso jaialdiaren egitura: oreka eta ekilibrioa"

2002-10-16 asteazkena
Bilbo
Kafe antzokia 20,00
Jon Abril "Gaia epailearen begiradapean"
Karlos Aizpurua "Formula magikoak"

2002-10-17 osteguna
Bilbo
Kafe antzokia 20,00
Andoni Egaña. "Nolako gaia, halako neurria?"
Kafe antzokia 21,00
Andoni Egaña. Bertso afari eperimentala
Jon Maia, Igor Elortza

2002-10-22 asteartea
Iruñea
Gurutze enparantza 20,00
Karlos Aizpurua "Formula magikoak"
K. Aizpurua eta J. Garzia. Bertso saio esperimentala
Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio

2002-10-23 asteazkena
Arrasate
Monterron jauregia 19,30
Jon Abril "Gaia epaileraren begiradapean"
Maialen Lujanbio "Zertaz ari gara? Zertan ari gara?"

2002-10-24 osteguna
Oiartzun
Udaletxeko plenbo aretoa 20,00
Andoni Egaña "Nolako gaia, halako neurria?"
Josu Goikoetxea "Bertso jaialdiaren egitura: oreka eta ekilibrioa"

2002-10-26 larunbata
Andoain Martin Ugalde Kultur Parkea
10:00etan Gogoeten aurkezpena
-- Jon Abril "Gaia epailearen begiradapean"
-- Karlos Aizpurua "Formula magikoak"
-- Andoni Egaña "Nolako gaia, halako neurria?"
12:00etan kafea
12:15etan Gogoeten aurkezpena
-- Maialen Lujanbio "Zertaz ari gara? Zertan ari gara?"
-- Josu Goikoetxea "Bertso jaialdiaren egitura: oreka eta ekilibrioa"
14:00etan bazkaria
16:00etan Eztabaida
18:00etan Bertso saioa
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas