Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketa (32. 2021. Donostia)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Donostia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-02-16
Extensión
Donostia
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa/lang/eu
Ver 2923_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participantes

Organizadores
Donostiako Udala. Euskara Zerbitzua
Jueces
Gaztelumendi, Beñat

Descripción

Oinarriak
1. Parte har dezakete: Donostiako ikastetxeetan ikasten ari diren 8-18 urte bitarteko haur eta gazteek.

2. Adin kategoria hauek bereiziko dira:

B- Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)
C- Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)
D- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)
E- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)
F- Batxilergoa eta Lanbide-heziketa (16-18 urte)

3. Sei lehiaketa mota izango dira, baina adin tarte guztietan ez dira denak eskainiko:
Komikia · Webkomikia edo Komiki digitala (ordenagailuko tresnen bidez sortutako komikiak)
Olerkia · Ipuina · Bertso papera · Mikroipuina

4. Lehiaketako lanek euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Baldintza hauetakoren bat bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da egilea, horretarako epaimahaiak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak berariazko erabakia hartu eta gero. Epaimahaiak, epaia publiko egin eta gero, frogatuko balu saritutako lanen batek ez duela baldintza horietako bat betetzen, jasotako sariak itzuli beharko ditu egileak. Lanak bakarkakoak izango dira sail guztietan.

5. Beheko taulan jasotzen da adin talde bakoitzak zer lehiaketa motatan parte har dezakeen eta baita adin tarte bakoitzari egokitutako lanen luzerak ere.

BERTSOA
B kategoria: 3 bertso gutxienez-12 bertso gehienez
C kategoria: 3 bertso gutxienez-12 bertso gehienez
D kategoria: 4 bertso gutxienez-12 bertso gehienez
E kategoria: 6 bertso gutxienez-12 bertso gehienez
F kategoria: 6 bertso gutxienez-12 bertso gehienez

6. Lanak ikastetxeetan edo Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia) aurkeztu behar dira, eta lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du.

7. Parte hartzaileen lanak 15 egunez gordeko dira sari banaketa egiten den egunetik aurrera kontatuta. Epe hori gaindituta, egileek ezingo dute lana berreskuratu.

8. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.

9. Epaimahaia honako idazle, bertsolari edo marrazkilari hauek osatua izango da: Yolanda Arrieta, Beñat Gaztelumendi, Ana Malagon, Iñaki Martiarena “Mattin”, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sarien behin betiko esleipena lanak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabetera egingo da, gehienez ere.

10. Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke. Kategoria bateko lehiaketa mota batean saria eman gabe utziz gero, beste kategoria edo modalitate batean bi sari eman daitezke epaimahaiak hala erabakita.

11. Lanek 2021eko otsailaren 16rako Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskuetan egon beharko dute.

12. Ipuina, mikroipuina, olerkia eta bertso papera lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.

13. Lehiaketa mota guztietan lanak era honetan aurkeztuko dira:
a) Alde batetik egilearen fitxa eta bestetik lana.
b) Lanaren izenburua lehen orrialdean azalduko da goiko aldean.
c) Lanean goitizena, lehiaketa mota eta adin kategoria azalduko dira, eskuinean, goian. Egilearen izena ez da lanean inon agertu behar!
d) Ipuinaren kasuan karaktere kopurua ere jarri behar da.
e) Komikien kasuan, atzealdean jar daitezke datuak, lehen orrian lekurik ez badago.

14. Non eta nola entregatu lanak:
a) Ohiko bidetik: - Ikastetxeak lanak eta fitxak jaso, eta Euskara Zerbitzura ekarri (Konstituzio plaza 2, behea)- Ikastetxeak lanak eta fitxak jaso eta Euskara Zerbitzuari jakinarazi mezularia ikastetxera bidal dezan lanen bila.
Oharra: Ez sartu fitxa inongo gutun-azaletan, eta ez grapatu lanarekin batera.

b) Email honetara bidali lana eta fitxa (bertsoa, ipuina, poesia, e-komikia, mikroipuina): kmlehiaketa@donostia.eus.
Email bakoitzean egile baten lana edo lanak fitxarekin batera.

d) Posta arruntaren bidez: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua (Koldo Mitxelena), Konstituzio plaza 2, behea, 20003 Donostia).15.

Sari banaketa 2021eko ekainaren 5ean izango da Udaletxeko Pleno Aretoan.

Estructura

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas