Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Argazki-Bertso Lehiaketa (1. 2021. Altzo)

Información

Tipo de actuación
Lehiaketa
Lugar
Altzo
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-10-29
Extensión
Tolosaldea
Extensión
Eskualde mailakoa
Sitio web
http://www.altzo.eus/eu/

Participantes

Organizadores
Altzoko Kultur Batzordea
Altzoko Udala
Berdintasun Batzordea (Altzo)

Descripción

Oinarriak
GAIA: Altzo

LEHENENGO FASEA: ARGAZKIAK EGITEA

1- Argazkiak aurkeztea:
Gehienez 3 argazki
Hona bidali: kultura@altzo.eus (izen-abizenak eta telefono zenbaki bat adierazi)
Epea: urriak 1 arte

2- Formatua:
JPG formatuan
Gehienezko pisua: 5 Mega
Argazkiari izena jarri

3- Argazkien aukeraketa:
Epaimahaiak 30 argazki aukkeratuko ditu, bakoitzari zenbaki bat ipiniz.
Urriaren 8an ikusgai jarriko dira www.altzo.eus web orrian

BIGARREN FASEA: BERTSOAK EGITEA

1- Bertsoak egin behar dituenak:
www.altzo.eus web orrian ikusgai dauden argazkietatik hiru aukeratuko ditu gehienez.
Aukeratutako argazki bakoitzari bertso bat edo bi jarriko dizkio nahi duen neurrian.
Hona bidali: kultura@altzo.eus (aukeratutako argazkiak duen zenbakia, egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia adierazi)
Epea: urriaren 11tik 29ra bitartekoa.

ARGAZKI-BERTSO MULTZOEN BALORAZIOA ETA AUKERAKETA

Azaroaren 12an emango dute sarituen berri web orri bidez, eta sari banaketa abenduaren 3an egingo dute. Epaimahaiak hautatutako 13 argazki-bertso multzo bakoitzak 2022ko Altzoko egutegiko orri bat izango du.

SARIAK

1- Argazki-bertso multzo onenaren bi egileetako bakoitzak 200 euro eta bi pertsonarentzako otordua Altzoko Ostatuan eskuratuko ditu, eta baita egutegiaren azala ere.

2- Gainerako 12 bikoteen artean sariak zozkatuko dituzte: 50 euroko bi sari Elkar dendetan erabiltzeko; bi pertsonarentzako Altzoko Handiaren ibilbide gidatua eta Altzoko Ostatuan hamaiketakoa egiteko bi sari; ATARIA-k antolatutako bertso-jaialdirako bina sarrera; eta Behieko markako bi produktu-sorta. Berdintasun Sari Berezia ere banatuko dute, eta ikuskizun baterako bina sarrera eta egutegiaren martxoko orria da saria.
Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas