Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Jules Moulier "Oxobi"

Datos personales

Nombre
Moulier, Jules "Oxobi"
Nombre y apellidos completos
Moulier Hiribarne, Jules
Nacimiento
1888 Bidarrai + Bidarrai < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria
Defunción
1958 Baiona + Baiona < Biarritz-Angelu-Baiona < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Seleccionador de temas

Datos biográficos

Biografía
Bidarrain sortua, Biarnon egin zituen apaizgaitegiko azken urteak. Herriminak bultzatu omen zuen idaztera eta euskara eta euskal kultura sustatzera. 1912an Hiriburun apaiztu eta Hiriart-Urrutiri laguntzen aritu zen. Beste hainbat apaiz euskaltzalerekin batera Gure Herria aldizkaria sortu zuen 1921ean eta lehen urteetan bere gain hartu omen zuen aldizkariko lan-kargarik handiena.

Literaturari dagokionez, poesian nabarmendu zen batik bat, 1914an argitaratutako "Bihotz-oihu-deiadar-nigar" liburuan erakutsi zuen bere maisutasuna. Baina bestelako liburuak ere bazituen: "Alegiak" bertsotan idatzitako fabulak, 1926an argitara emanak, "Heiatik zerura" (1935), "Haur-elhe haurrentzat" (1944), "Aintzina" (1944), "Oxalde" (1949).

Iturria: Gure Mendea (Argia).
http://www.argia.com/mendea/pertso/58oxobi.htm

_________________

Ikus Bidegileak bilduman: http://hedatuz.euskomedia.org/5453/

Otros trabajos

Bertso jarri ezagunenak
Orotara 80 bat bertso sail, kantu eta alegi: Ama; Xardina saltzailea; Oiharzunak mendian zer dion