Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (37. 2017)

Information

Type de représentation
Txapelketa
Place
Gipuzkoa
Début date
2017-02-10
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-01-30
Extension
Gipuzkoa
Extension
Herrialde mailakoa
Website
http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-eskolartekoa

Description

Oinarriak
Bertsopaper lehiaketa eta saio didaktikoak otsailaren 10ean hasiko dira. Parte hartzaileei proposatuko zaizkien ariketan ondorengoak izango dira:
- L.H. 3-4: gaia emanda bertso bat edo bi kopla.
- L.H. 5-6: gaia emanda bi bertso edo lau kopla.
- D.B.H. 1-2: gaia emanda bi bertso edo sei kopla.
- D.B.H.3-4 eta batxilergoa: gaia emanda hiru bertso edo sei kopla.
Idatzizko txapelketan zein saio didaktikoetan parte hartzeko mmendizabal@ehi.ikastola.net helbidera idatzi edo 943 44 51 08 telefonora deitu beharko da.

Bat-bateko txapelketa otsailaren 17an hasiko da eta kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira. Parte hartzaileek ondorengo ariketak egin beharko dituzte:
- Hasierako agurra (nahi den neurrian).
- 4 oinak emanda 8ko txikian bertso bat.
- Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
- Binaka / hirunaka, gaia emanda, hiruna kopla trikitiaren laguntzaz.
- Bakarka, puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
- Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Bat-bateko txapelketan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta gipuzkoa.tokieragilea@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 943 67 05 75 telefonora deituta ondorengo datuak bidali beharko dira izena emateko:
- Izen-abizenak.
- Jaiotza data.
- Bertso-eskola eta irakaslea.
- Helbidea: kalea, zenbakia, kode postala, herria.
- E-mail helbidea.
- Telefonoa.
- Norbere argazkia (sorbaldaz gorakoa).
Parte hartzaileen artean saioak banatzeko zozketa egingo da izen emate guztiak jaso ondoren.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher