Représentations Périodiques - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Information
- Type de représentation
- Txapelketa
- Début date
- 2017-09-23
- Date finale
- 2017-12-17
- Extension
- Euskal Herria
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
- Website
- https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia
Participants
- Organisateurs
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea - Participants
- Gruupe de Conducteur/trices
- Juges
- Championne
Lujanbio, Maialen
Description
- Oinarriak
- FASEAK ETA SAILKAPENAK
Hiru fasetan banatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia: final laurdenak, finalaurrekoak eta finala.
FINAL LAURDENAK
Hogeita hamasei bertsolari izango dira lehian, denak herrialdeetako txapelketetatik sailkatuak. Sei bertsolariz osatutako sei talde egingo dira eta saio bakarrera lehiatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera; puntu gehien batzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetara igaroko den taldea.
FINALAURREKOAK
Hogeita lau bertsolari lehiatuko dira fase honetan: izena eman duten 2013ko sei finalista eta final laurdenetako saioetatik sailkatu diren hemezortzi bertsolari.
Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.
FINALA
Zortzi bertsolari lehiatuko dira: 2013ko txapelduna eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak. Hiru saiotan banatuko da ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardungo dira eta zortzi bertsolariekin emango zaio hasiera arratsaldeko jardunari; azkenean, puntu gehien metatu duten bi bertsolarien arteko lehiarekin emango zaio amaiera. Egun osoko jardunean puntu gehien eskuratu dituena izango da txapeldun. - Weberako aurkezpena
- EREMU ZABALA
Hiru hilabetez, eta Bertsolari Txapelketa Nagusian lehendabizikoz, zazpi lurraldeetan izango ditu saioak txapelketak.
Bertsoa lotura bat da, eta horregatik Baigorrin hasi eta Barakaldon bukatuko da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Hiru hilabetez zazpi herrialdeetan barna ibiliko gara: Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta Barakaldo.
Ez da kontu sinbolikoa, ez da erakustaldi moduko bat, errealitate baten isla da. Gorabeherak gorabehera, batera edo bestera, bertsolaritza bizirik dagoen eremu zabal baten isla baita Txapelketa Nagusia. Ez da eremu geografiko hutsa, kultur eta giza eremu bizi baten erakuslea da. Mugimendu zabala da bertsolaritzarena, herriz herri, plazaz plaza agertzen dena. Oholtzan, kalean zein eskolan, ekitaldi intimo zein handietan. Eremu horren muina bertsoa da eta, besteak beste, hari hauskor eta eder hori da Baigorri eta Barakaldo lotzen dituena.
Estructure
- Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017) Final-laurdenak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017) Finalaurrekoak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017) Finala
- Représenations
- Sailkapena
- Maialen Lujanbio 1756
Aitor Mendiluze 1680.50
Sustrai Colina 1137.50
Amets Arzallus 1136
Igor Elortza 1124
Aitor Sarriegi 1107.50
Beñat Gaztelumendi 1076.50
Unai Agirre 1072.50 - Championne
Lujanbio, Maialen