Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (24. 2023. Mungia)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Mungia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2022-12-31
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Voir 3111_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Mungiako Bertso-Eskola (Taket)

Description

Oinarriak
PARTE HARTZAILEAK

Hiru multzotan banatuko dira parte hartzaileak:

. Gazteak (18 urtera artekoak)
. Eskualdeko eskoletako ikasleak (5. eta 6. maila)
. Helduak (18 urte edo gehiagokoak)

EGIN BEHARREKO LANA

. Gazteak: gutxienez sei bertso eta gehienez zortzi.
. Helduak: gutxienez zortzi bertso eta gehienez hamabi.

Guztientzat:
. Gaia eta neurria, libreak.
. Bertsoak barriak izan behar dabe, hau da, inon argitaratu eta aurkeztu bakoak.
. Parte hartzaile bakotxak bi bertso-sorta bidali leikez.


LANAK BIALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK

. Lanak jasoteko azken eguna 2022ko abenduaren 31 izango da.
. Bertso-sortak e-postaz bialdu behar dira.

NORA ETA ZELAN BIALDU

. Dokumentu bi bialiko dira Word formatuan.
. Lehenengoan bertso-sortea eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak.
. taketba@gmail.com-era bidaltzerakoan e-mailaren izenburuan egilearen atala (gazteak/helduak) eta ezizena adieraziko dira.


SARIAK

Sariak atalka banatuko dira.

. Gazteentzat:
1. saria: 150 euro eta taketa.
2. saria: 100 euro eta oroigarria.
3. saria: 75 euro eta oroigarria.

Sari berezia egongo da Mungiako bertso-sortarik onenarentzat.

. Helduentzat:
1. saria: 300 euro eta taketa.
2. saria: 200 euro eta oroigarria.
3. saria: 100 euro eta oroigarria.


EPAIA

. Epai-mahaia TAKET Bertsolaritza Alkarteak izendatuko dau.
. Epai-mahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.
. Epai-mahaiak, hala erabagi ezkero, sariren bat emon barik itxi leike, baita aitamen bereziren bat emon be.

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher