Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jose Mari Gabiria

Datu pertsonalak

Nom
Gabiria, Jose Mari
Prénom et nom completes
Gabiria Pikasarri, Joxe Mari
Naissance
1954 Beasain + Beasain < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
2024 Zumarraga + Zumarraga < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Epailea
Spécializations
Bertso-telebista saiogilea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Epailea: Zepai saria (Idiazabal), 1976; Lizardi saria (Zarautz), 1980, 1981 eta 1982;
Xenpelar saria (Errenteria), 1983, 1944, 1985, 1986, 1987, 1989, 1990, 1991, 1992 eta 1994: Osinalde saria (Gabiria), 1989, 1990. 1992, 1993 eta 1996.

Gai-jartzailea: Zumarragako bertso jaialdia 1980 eta 1990ko hamarkadak.

Bertso-telebista saiogilea: Hitzetik Hortzera programa (1990-1993)

Information biographique

Biographie
Beasainen jaio zen 1954ko urriaren 15ean. Aldi labur batean Gabirian bizi ondoren, Zegamako Otsaurteko Arbitrio etxera joan ziren bizitzera, aita diputazioaren zerga biltzailea zelako. Zumarragan jarri ziren gero, eta han bizi da. Gurasoak gabiriarrak izaki, ama Laura Baztarrika baserrikoa eta aita Luzio Bekoetxe baserrikoa, lotura oso estua du Gabiriarekin. Bertsozaletasuna, berriz, etxean jaso duela esan behar, Luzio Gabiria bertsolaritza munduko eragile ezagunaren semea baita.

Epaile eta gai-jartzaile lanetan nabarmendu zen 1980 eta 1990ko hamarkadetan. Oso oso gazterik hasi zen epaile lanetan Idiazabalgo Zepai sarian (1976) eta, gero, Gipuzkoako bertsolari gazteen sariketa entzutetsuenetako epai-mahaietan hartu zuen parte: Errenteriako Xanpelar saria, Zarauzko Lizardi saria eta Gabiriako Osinalde sariko ekitaldi ugarietan hain zuzen. Bertsozale Elkartearen aldiko txapelketei dagokionez, 1988ko Gipuzkoako kanporaketako saioetan epaile taldean aritu zen. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Zumarragako jaialdira mugatu zen kasik bere jarduna aipatu hamarkadetan.

Irakaslea zen ogibidez eta Legazpin eta Hernanin (Gipuzkoa) jardun zuen langintza horretan. Halere, kazetaritzari eskaini zizkion urte asko: Argia aldizkarian-eta kolaborazioak egiten hasi zen oso gaztetan eta, gero, Euskal Telebistako albistegietan, eta Bertatik Bertara eta Hitzetik Hortzera saioetan egin zuen lan urte askotan. Hitzetik Hortzerari dagokonez, programaren lehen urtetan, 1990-1883 artean jardun zen Joxerra Gartziaren laguntzaile.

2024ko uztailaren 16an zendu zen, Zumarragan, gaixoaldi luze baten ondoren.